Gizarte Elkarteei zuzendutako 2026ko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da. Gizarte Zerbitzuekin edo osasunarekin zerikusia duten ekintzak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteek eska dezakete maiatzaren 13ra arte, Lezoko Udaleko egoitza elektronikoan.
Lezoko Udalak Gizarte Zerbitzuen alorrean jarduten diren edo osasunarekin zerikusia duten ekintzak antolatzen dituzten elkarteentzat zuzentzen dituen diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da.
Diru-laguntza horiek Lezoko, edota Lezon diharduten, eta Lezoko herritarrei zerbitzua eskaintzen dieten irabazi asmorik gabeko elkarteek eskatu ahal izango dute. Beti ere, horien jarduna Gizarte Zerbitzuen eremuan edota osasun arloan kokatzen diren ekintzak izan beharko dira.
Eskaerak egiteko epea maiatzaren 13an (barne) itxiko da. Telemakoki, udalaren webguneko Egoitza Elektronikoko ‘dirulaguntzak’ atalean egin daitezke eskaerak.
Informazio guztia, baldintza eta oinarri guztiak hemen kontsulta daitezke, eta edozein zalantza argitzeko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jarri teléfono bidez (943 52 10 94) edota posta elektronikora idatziz (gizartezerbitzuak@lezo.eus)