Guadalupe Salaberriak 100 urte bete ditu

Ar, 2018-05-22 13:11

Gaur Guadalupe Salaberria lezoarraren urtebetetze eguna da eta 100 urte bete ditu. Hori dela eta, Jesus Mari Martiarena alkatearen, Noemi Arberas zinegotziaren eta Aitor Bordako ordezkarien bisita izan du bere etxean, bera zoriontzearren

Senideekin batera etxean jaso ditu gaur, Guadalupe Salaberriak, Jesus Maria Martiarena alkatea, Noemi Arberas Gizarte Ongizateko zinegotzia eta Aiton Bordako ordezkariak. Bera zoriontzearren eta mendeurrena ospatzeko helburuarekin bisitan joan zaizkio guztiak etxera, Udalaren eta Aiton Bordaren izenean lore sortak eta oroigarria ematera.

Gogoz hartu ditu Guadalupe Salaberriak guztiak etxean eta kontu kontari ere aritu da guztiekin. Eskerrak ere eman dizkie guztiei loreengatik eta Udalak emandako oroigarriarengatik.

Udalaren izenean, ZORIONAK GUADALUPE!!!!!

Arloa edo saila