Udalak Aiton Borda taberna ustiatzeko esleipen prozesua zabaldu du

Or, 2018-07-13 15:25

Herritarrek uztailaren 25a, asteazkena, arte bete dezakete eskaera orria. Esleipena urte beterako izango da, nahiz eta beste urte bete luzatzeko aukera egongo den.

Lezoko Udalak Aiton Borda taberna zerbitzua ustiatzeko esleipen prozesua abiarazi du eta herritarrek uztailaren 25a arte dute aurkezteko aukera.

Udalak beregain hartuko ditu mantenu-gastuak, hau da; ura, argindarra eta abar. Era berean, Udalak ezarriko ditu salmenta prezioak eta ustiatzailea arduratu beharko da produktuak eskuratzeaz. Tabernaren ustiaketatik lortutako diru guztia pertsona horrentzat izango da.

Esleipena urte beterako egingo da eta, ondoren, urte bete luzatzeko aukera egongo da. Urteko 300€ko kanona ordaindu beharko da Aiton Borda tabernaren ustiaketa egin ahal izateko.

Esleipen prozesu honen informazio gehiago jasotzeko, baldintza guztiak ezagutzeko eta eskaera orriak eskuratzeko udal bulegoetara jo behar da.

Arloa edo saila