Datorren ostiralean, hilak 22, jarriko da martxan Ijurkoko igogailu berria

2020ko irailaz geroztik obretan egon ostean, azkenean amaitu dira Ijurkoko igogailua eraikitzeko lanak eta honek badu, dagoeneko, inaugurazio data.

Hain zuzen datorren ostiralean, urtarrilak 22, jarriko da martxan aipatu igogailua, Lezoko bigarrena dena, alegia. Ostiraletik aurrera, beraz, Ijurkoko igogailua erabilgarri egongo da herritarrentzat.

Osasun krisialdia dela eta, ez da irekiera ekitaldi berezirik egingo jende pilaketak ekiditeko, baina bai bertaratuko dira, goizeko 11:00etan, udaletxeko hainbat ordezkari politiko zein tekniko.