Irisgarritasuna hobetzen jarraitzeko hobekuntza lanak egiten ari da Udala herriko espaloietan

Az, 2019-07-24 12:28

Dagoeneko Lopene eta inguruko kaleetan egin ditu aipatu lanak eta datozen egunotan Zubitxo kalea hobetuko du. Horrez gain, lore berriekin ere apaindu du Udalak herriko erdigunea zein udaletxeko eraikina.

Lan horiek egiteko, gainera, Enplegu Planaren bitartez, Lanbiden izena emandako pertsona langabeak kontratatu ditu Udalak, helburu bikoitza beteaz: herriko irisgarritasuna hobetzen zein bermatzen jarraitzea batetik eta enplegu aukera berriak sortu eta eskaintzea, bestetik.

Hasi berria den 2019-2023 legealdi berri honetan, Lezo zein lezoarren irisgarritasuna hobetu eta bermatzea udal gobernuaren lan ardatz zein helburu izaten jarraitzen du eta hori horrela izanik, uda sasoia aprobetxatu du Udalak herriko kaleetan hainbat hobekuntza lan egiteko.

Hain zuzen espaloiak konpontzeko lanak burutzen ari da azken asteotan. Esate baterako dagoeneko Lopene  eta inguruko kaleetan egin ditu aipatu lanak eta datozen egunotan Zubitxo kalean arituko da bertako espaloiak hobetu eta egokitzen, oinezkoentzat espazio atseginagoak izan daitezen eta, aldi berean, herriko zein herritarren irisgarritasuna lehenetsi, hobetu zein bermatzeko. Konponketa lanak uda osoan zehar jarraipena izango dutela adierazi du Udalak eta horrenbestez, aipatu kaleez gain, herriko beste hainbat konponduko dituela aurreratu du.

Lan horiek, ordea, irisgarritasuna hobetzeaz gain, enplegu sustapenari ere erreparatzen diete. Izan ere, Udala Enplegu Planaz baliatu da eta lan horiek egiteko Lanbiden izena emandako pertsona langabeak kontratatu ditu, enplegu aukera berriak sortuz eta eskainiz.

Hobekuntza lanek, beraz, helburu bikoitza betetzen dute: irisgarritasunari erreparatuz herriko kaleak txukundu, egokitu eta hobetzen jarraitzea batetik eta enplegua sustatu eta aukera berriak sortu zein eskaintzea bestetik.

Amaitzeko, hobekuntza lanez gain, herri atseginagoa eraikitze aldera, lore berriekin ere apaindu du Udalak herri erdigunea eta baita udaletxeko eraikina ere.