Tomas Garbizu kaleko garajeen estalkiak eraberrituko dira

Lanak burutzeko 6 hilabeteko epea dago.

Uztailaren 20ean hasi ziren Tomas Garbizu 22-23 zenbakietako garajeen estalkia eraberritzeko lanak. Lanen funtsa eraikinak dituen iragazgaizte arazoak konpontzea da.

Lanak burutzeko Lezoko Udalak 2018ko urriaren 16an garajeen jabekideekin hitzarmen urbanistikoa sinatu zuen eta hitzarmenaren baitan jabekideek konpontze lanen kostuaren zati bat bere gain hartu zuten.

Estalkiaren eraberritze lanen gauzatzea Construcciones Echaide S.A. enpresari esleitu zaio 342.286,25 eurotan eta lanak gauzatzeko sei hilabeteko epea izango du.

Lezoko Udalak bertako erabiltzaileei gauzatze lanek eragin ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi die.