Txerrimuñondoko espaloiaren irisgarritasuna hobetzeko obrak egingo dira

Or, 2024-02-02 18:55

Lezoko Udalak Txerrimuñondoko espaloiaren inguruan irisgarritasuna hobetzeko obrak egingo ditu. Lanak datorren astean hasiko dira, astelehenean, otsailaren 5ean.

Mikel Arruti Lezoko alkatearen hitzetan: “gune horretatik jende asko ibiltzen da eta zati hori ez da batere erosoa oinezkoentzako edo gurpildun aulkian doazenentzako. Bihurgunea itxia da eta espaloia estua denez, ez da batere erosoa herritarrentzako.

Irisgarritasuna hobetzeko espaloia zabaldu egingo da. Aurrerantzean ere, egingo ditugu herriko beste hainbat eremutan gisa honetako esku-hartze gehiago, pixkanaka gure herria irisgarriagoa eta oinezkoentzat erosoagoa izan dadin”.

Obrek hilabete inguru iraungo dutela aurreikusten da.