Lezoko organikoko edukiontziak aldatuko ditu San Marko Mankomunitateak

Ar, 2026-02-24 13:36

Lezoko organikoko edukiontzi berriak aste honetan jarriko dituzte. Alboko karga izango dute eta edukiera handiagoagokoak izango dira.

San Marko Mankomunitateak herriko organikoko edukiontziak berritzeko lanak egingo ditu ostegun eta ostiral bitartean. Egun horietan, atzeko kargako edukiontzi txikiak kendu eta alboko kargako edukiontzi handiagoengatik ordezkatuko ditu herrian dauden edukiontzi guneetan. Beraz, edukiontzi berriek albo batetik izango dute kargatzeko atea eta edukiera handiagoa izango dute. 

Aldaketa hau herriko 32 gunetan egingo da, eta, horren ondoren, edukiontzi gune guztietan alboko kargako edukiontziak egongo dira. Landa eremuko guneetako edukiontziek, berriz, berdin jarraituko dute eta ez dute aldaketarik izango.

Lan horiek prestatzeko, asteazkenean gaur egun dauden edukiontziei sarrailak kenduko zaizkie. Edukiontzi berriak jarri bitartean, beraz, sarrailarik gabe egongo dira; hala ere, herritarrek ohiko moduan erabili ahal izango dituzte.

Aldaketa honen bidez, herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetuko da, edukiontzi handiagoek edukiera eta erabilgarritasun handiagoa eskainiko baitute.
 

Arloa edo saila