Arratoien populazioa kontrolatzeko pozoia jarri du Lezoko Udalak

Al, 2026-03-02 14:14

Lezoko Udalak arratoien populazioa kontrolatzeko lanak egin ditu herriko hainbat puntu estrategikotan. 

Arratoien populazioa kontrolatzeko ohiko jarraipena egiten du udalak, aldizkako arratoi-garbiketa kanpainak egiten ditu eta populazioaren ugaritzea gertatzen denean berehalako neurriak hartzen ditu. 

Oraingo kanpaina ohiko jarduketa izan da, prebentzio ekintza da karraskarien areagotzea ekiditeko bai eta garbitasuna mantentzeko. Pozoia jarri du leku estrategikoetan, zehazki, Kale Nagusian, Donibane Kalean, Pikukalen, Atzekoaten eta Jaizkibel Hiribidean. Udalak nabarmendu du pozoia kutxatiletan jarri duela eta herritarrentzat zein etxeko animalientzat arriskutsua ez den prozedura erabili dutela. 
 

Arloa edo saila