Bigarren urtez basolanak egiteko lan taldea dauka Lezok

Og, 2022-03-10 13:12

Garbiketak eta landaketak egiten aritzen dira.

Iaz, Oarsoaldeak martxan jarritako lan sustapen kanpaina baten bidez, basolanak egiteko lan taldea izan zuen Lezoko Udalak. Aurten ere, Udalak Oarsoaldearen laguntzarekin, antzeko proiektu bat martxan jartzeko aukera izan du, abendua eta apirila bitartean. Burutzen dituzten lan guztiak Ingurumen sailetik koordinatzen dira.

Brigada hau 3 langilek osatzen dute eta gehienbat basolanak eta garbiketak egiten dituzte. Hala ere, hondakin garbiketa eta eremuen txukunketa ere egiten dute.

Iaz, adibidez, Altamira Parkean sasi garbiketak egiten aritu ziren. Altamiran bertan ere Institutuko atzeko eremu guztia garbitu egin zen, ikasleek eremua erabiltzeko.

Iaz egindako lan batzuk:

-Gaintxurizketa goiko auzoan garbiketa lanak egin zituzten.

-107 poligono industrialean lanean aritu ziren: bidegorri txiki bat errekuperatu zuten eta sasi garbiketak egin zituzten.

Aurten, iazko lan gehienei jarraipena eman zaie, Altamiran,Alarguntzan eta Xoxolurran.

  • Altamirako kasuan linea elektrikoaren azpiko eremu guztia garbitu dute eta hondakin garbiketa sakonak egin dituzte.
  • Gaintxurizketa eta Errekaldeko ekarpen gunean sasi garbiketak lanak egin dira.
  • Hilabete bateko epean, Ipintzan (110 poligonoan) hondakin garbiketak, sasi garbiketak eta espezie inbaditzaileak kendu dituzte. 3 edukiontzi bete dituzte, momentuz.
  • Jaizkibeleko lehengo eta bigarren dorrearen artean dagoen eremu bat txukundu eta landaketak egin dira.

Landaketak

50 landare inguru landatu dira Lezon, batez ere, zuhaixkak. Espezie hauen helburua eremuen bioaniztasuna handitzea da. Beste espezieak honakoak dira:

Makatza/Peral silvestre

Sagarmiña/Manzano silvestre

Elorri zuria / Espino blanco

Elorri beltza / Endrino

Gurbitza / Madroño

Otsalizarra / Serval de cazadores

Erratzak / Rusco

Urritza / Avellano

 Ametz (marojo)

Lezoko Udalak oso positiboki baloratzen ditu egindako lan guztiak eta herriaren onurarako direla argi dauka.

Arloa edo saila