Bihar, urteko bigarren auzo-konpostaren bisita

Ar, 2022-04-26 10:45

 Aurtengo aldaketa, bisitak asteazkenetan egingo direla da.

2022rako bisiten egutegia jarraituz, bihar asteazkena, apirilak 27, Lezoko konpostaje guneen urteko bigarren bisita burutuko da.

Aurtengo aldaketa, jarraipen bisitak asteazkenetan egingo direla da.

Ohi bezala, bisitak 09:00etan hasiko dira eta honako hurrenkera hau jarraituko dute: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene. Bisitek, printzipioz, 45 minutu inguruko iraupena izango dute.

Gogorarazten da konpostajearen praktika onak, jarraipena egiteko bisiten maiztasun handiagoarekin batera, oso onuragarriak direla, batez ere, konpostagailuen barruko tenperatura altuen mantentzearen medioz, prozesuaren bukaeran lortzen den konpostaren maila higieniko egokia lortzeko.

Osasun egoera hobetu denez, herritarrak bisitetara gonbidatuak daude, teknikariari izan ditzaketen zalantzak argitu ahal izateko, baina, berarekin harremanetan jartzeko ohiko bideak, WhatsApp edota posta elektronikoa, erabiltzera ere animatzen ditugu.

Kanpainaren komunikabideak hauek dira: auzokonpostalezo@gmail.com eta WhatsApp linea bat (647 057 402) eta herritarren esku daude edozein zalantza argitzeko.

Eutsi konpostajeari!

Arloa edo saila