Jaizkibel hiribidean dauden zuhaitzetan mantenu lanak herritarren segurtasuna bermatzeko

Ar, 2022-04-12 12:02

Apirilaren 21ean izango da, goizean, eta ez da errepidea moztuko.

Jaizkibel hiribidean, Renfeko geltokitik Altamirako biribilgunera dauden lehortutako adar eta zuhaitzen kimaketa eta mozketa lanak egingo dira.

Lorezaintza zerbitzutik jarraipena egin zaie eremu horretan dauden zuhaitzei, batez ere, egoera kaxkarragoan dauden hainbat zumarrei, eta horietako 8 lehorrak daudela ikusi da.

Herritar asko bertatik pasatzen direnez eta lehorrak dauden zuhaitz eta adarrek erortzeko arriskua dutenez, segurtasuna bermatzeko horiek kentzea erabaki da. Apirilaren 21ean, ostegunean, egingo dira lan horiek, goizez. Lanak 4-5 ordutan bukatzea aurreikusten da, eta ez da errepidea itxiko, trafikoa zatika erregulatua egongo da. Zuhaitzak dauden aldeko espaloia eta bidegorria itxiak egongo dira, eta bertatik ibiltzen diren oinezko eta txirrindulariak beste espaloitik bideratuko dira

Kenduko diren zuhaitzak beste batzuengatik ordezkatu egingo dira, ezki eta astigarrak landatuz.

Goiz berean, Villa bat eraikinaren aurrean dagoen lehortutako beste zuhaitz bat ere kentzeko beharra ikusi da. Kasu horretan, kendutako zuhaitza ginkgo batengatik ordezkatuko da.

Arloa edo saila