Konpostatu gurekin! Altamirako gunean ate irekiak

Az, 2021-11-17 10:45

Konpostajea sustatzeko ekintza azaroaren 20ean burutuko da.

Etxeko materia organikoaren birziklapena eta berrerabileraren sustapenaren esparruan, Lezoko Udalak urteak daramatza auzo-konpostajearen aldeko apustua egiten. Praktika hau hiriko 5 guneetan egiten da: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene-Txulotxo eta Lopenen.

Apustu honek konpostajearen jardueraren jarraipena eta eremuen hobekuntza barneratzen ditu. Azken urteotan, aldaketak egin dira Aralar, Arretxene-Txulotxo eta Lopeneko guneetan, 300L-ko konpostagailu zaharrak handiagoengatik, 700L-koak, ordezkatuz, hauetan benetako auzo-konpostajea egin baitaiteke.

Hobekuntza ildo beretik jarraituz, aurten praktika honi, orokorrean, bultzada bat eman nahi diogu, hiri osoan, eta, bereziki, Altamira auzoan. Horretarako, ate irekiko jarduera bat egingo da eremu honetan, eta bertara gonbidatuta daude Lezoko herritar guztiak eta, bereziki, Altamirako bizilagunak.

Jarduera larunbat honetan, azaroak 20an, izango da, 10:00etatik 13:00etara eta bertara hurbiltzen guztiek, gunean bertan konpostajearen praktika nola funtzionatzen duen ezagutzeko aukera izango duzue, Lezoko proiektuaren ardura duen teknikariaren eskutik. Nahi duenak etxetik hondakin organiko batzuk eraman ditzake konpostatzen hasteko.

Jardunaldiak erabiltzaile berriak erregistratzeko eta formakuntza jasotzeko ere balioko du.

Kanpainaren komunikabideak, auzokonpostalezo@gmail.com eta WhatsApp linea bat (647 057 402) zure esku daude edozein zalantza argitzeko.

Larunbatean Altamiran elkar ikusiko dugu!

Arloa edo saila