Landaketak Markesanen berdegunea hobetzeko

Ar, 2023-04-04 13:05

Landare-estaldura berreskuratzea da helburua.

Lezoko Udalak belarra landatu eta erein du Markesane parkearen goialdean berdegunea hobetzeko. Itzal eremuetara egokitutako azaleak, kameliak eta bestelako zuhaixkak landatu dira. Neguan erratzen (Ruscus aculeatus) landaketa ere indartu zen maldadun eremuan.

Lan horien helburua berdegunea hobetzea eta landare-estaldura berreskuratzea da, kaltetua baitago batez ere eremu horretan zakurrak maiz ibiltzen direlako. Ereiteko eremua markatu eta seinaleztatu da, errespeta dadin eta zapal ez dadin.

Joxean Sánchezek, Ingurumen zinegotziak, adierazi duenez, “Udalak parkearen erabiltzaileei eskatzen die markatutako eremua errespetatzeko eta txakurrak ereindako eta landatutako eremuetan sar ez daitezen”.

Landaketa gehiago Lezon

Bestalde, zenbait zuhaitz landatu dira Plazetako bidegorrian, Tiñelun eta Lopenen, bai kendu behar izan diren zenbait oin lehor ordezkatzeko, bai egungo landaredia indartzeko.

Arloa edo saila