Lezoko auzo-konpostaren bilera orokorra berreskuratu da

Or, 2022-04-01 13:04

Apirilaren 7an izango da. 2020ko urtarriletik ez da ospatu.

2020ko urtarrila arte, urte hasieran auzo-konpostajearen proiektuaren urteroko azkeneko bilera egiten zen eta, bertan, urtean zehar lortutako emaitzen berri ematen zen, baita proiektuan sartutako hobekuntzen berri ere. Azken bilera 2020ko urtarrilaren 23an egin zen, 2019.urteari amaiera emateko. COVID pandemia dela eta, 2020ko bilera ez zen egin eta 2021ekoa bertan behera utzi zen.

Hala ere, gaur egungo egoerak 2021.urteari dagokion bilera egitea ahalbidetzen duela uste du Udalak.

Horrela, datorren apirilaren 7an, ostegunean, Lezoko konpostaje komunitarioan parte hartzen dutenei deituko zaie, baita bertaratzeko interesa duten herritarrei ere. Bilera Lezoko Kultur Aretoan izango da, 19:00etan.

Bilera horretan, ohi bezala, 2021. urteko jardueren laburpena egingo da eta horretarako, urtarrilaren amaieran auzokonposta proiektuan parte hartzen duten guztiei helarazi zitzaien aurkezpena erabiliko da. Bilera horretan, gainera, kanpaina berri honetarako aurreikusten diren jardueren berri emango da, eta parte-hartzaileen iruzkinak edo iradokizunak bilduko dira.

Parte-hartzaileek kanpainako arduradun teknikoarekin harremanetan jartzeko hainbat baliabide izan arren, bilera hau galderak edo kezkak erantzuteko aukera ona dela uste dugu.

Aldi berean, ohiko komunikazio bideek, auzokonpostalezo@gmail.com helbide elektronikoa eta WhatsApp linea (647 057 402) edozein galdera, kezka edo kontsultarako zabalik jarraitzen dutela gogorarazten dizuegu.

Arloa edo saila