Abenduak 5an Lezoko Baratze Parkean tokiko hazien ugalketa, bilketa eta kontserbazioari buruzko bi orduko tailerra doan egiteko aukera izango da
Euskal Herriko Hazien Sareak Kutxa Fundazioarekin sinatu duen hitzarmenari esker, Lezoko Baratze Parkean tokiko hazien inguruko tailerra egiteko aukera izango da Abenduak 5an arratsaldeko 15:30etatik 17:30ak arte. Lehen tailerra urriaren 10an egin zen Ekoguneko Baratze Parkean eta oso arrakastatsua izan zen.
Tailerran parte-hartzeaz gain, tokiko haziak lortzeko aukera ere izango da. Informazio gehiago eta izen ematea 695783656 telefonoan, haziensareagipuzkoa@gmail.com helbidean edo www.haziensarea.org webgunean.