Lezoko Udalak ‘Klima Bai!’ lehiaketan parte hartzera animatzen ditu herritarrak

Lezoko Udalak ‘Klima Bai!’ lehiaketan parte hartzera animatzen ditu herritarrak.

KlimaBai!, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak diseinatutako lehiaketa da, herritarrak ekintza klimatikoan sentsibilizatzeko eta trebatzeko helburuarekin. Zazpi ekintza-eremutan (energia, elikadura, ehungintza, ur hondakinen kontsumoa, mugikortasun jasangarria eta biodibertsitatea) hainbat erronka planteatzen dituzten app eta web baten bidez. Lehiaketak herritarren eguneroko ohiturei eta ohitura horiek nola eralda daitezkeen hausnartu nahi du, ekintza jasangarriago bihurtuz eta klima-aldaketaren aurkako borrokan bat eginez. Google Play eta Apple Store-n eskuragarri dagoen Klima Bai! App-aren eta/edo Klima Bai! Web plataformaren bidez garatuko da lehiaketa.

Joxean Sánchez Trantsizio Ekologikoko eta Ingurumeneko zinegotziak iragarri duenez, Lezoko Udalak izena eman du lehiaketan: "oso garrantzitsua da herritarren parte hartzea klima-aldaketa eta CO2 isuriak murrizteari buruzko erabakiak hartzeko garaian, eta, horrela, etorkizunean ingurumenaren ikuspegitik udalerri jasangarriagoa eta atseginagoa sortzen lagunduko dute. Horrela egiten ari gara, esate baterako, Lezo 2030 agendaren lanketan.

Klima Bai! udalerrien arteko lehiaketa gisa planteatu da. Azken puntuazioa udalerri bakoitzeko familia parte-hartzaileen puntuazioen batura izango da. Ofizialki, udalek emango dute izena lehiaketan, eta udalek beren udalerrietako herritarrek ekimen honetan parte har dezaten lortu beharko dute. Puntuazio handiena lortzen duten udalerriei sarietako bat emango zaie (40.000 euroko 1. saria, 20.000 euroko 2. Saria, eta 10.000 euroko 3. saria), eta udalerri bakoitzak erabakiko du klima-aldaketara egokitzeko zer proiektutan inbertitu.

Izen-emateak

Parte hartu nahi duten herritarrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumenaren webguneko KlimaBai! Aplikazioan eman behar dute izena (gip.eus/klimabai).

Zenbat eta parte-hartzaile gehiagok izena eman, orduan eta aukera gehiago izango dituzte. Udalek puntuak metatzeko, udalerria ingurune jasangarriago bihurtzeko eta sariak jasotzeko. Era berean, banakako sariak emango zaizkie puntu gehien pilatzen dituzten herritarrei, KlimaBai! aplikaziotik planteatutako erronkak gaindituz.

"Herritarrak lehiaketa honetan parte hartzera animatzen ditugu", amaitu du Sanchezek.

 

Arloa edo saila