Poltsa konpostagarrien makina udaletxeko arkupean jarriko da

Og, 2022-07-28 12:29

Kiroldegitik udaletxeko eraikinera eramango da uztailaren 29tik aurrera.

Lezoko herritar guztiei jakinarazten zaie gaur egun kiroldegian kokatuta dagoen poltsa konpostagarrien makina lekuz aldatzea erabaki duela Lezoko Udalak.

Kokapen berria udaletxeko arkupeetan izango da eta lekualdaketa uztailaren 29rako aurreikusita dago.

Beraz, data honetatik aurrera poltsak eskuratu nahi dituen herritarrak udaletxeko arkupetara joan beharko da kiroldegira joan beharrean.

Erabaki hau batez ere arrazoi praktikoengatik eta antolaketagatik hartu da.

Arloa edo saila