TAMAINA HANDIKO HONDAKINAK ASTEARTEAN ATERA BEHARKO DIRA ASTE HONETAN

Al, 2025-07-28 19:46

San Inazio eguna dela eta, tamaina handiko hondakinak asteartean, uztailaren 29an atera beharko dira.

Osteguna jai eguna izanik, San Markos Mankomunitateak tamaina handiko hondakinen bilketa uztailaren 30ean, asteazkena, egingo du. Hori dela eta, hondakinak asteartean ohiko ordutegian atera beharko dira, 20:00etatik 22:00etara.

Lezoko Udalak gogorarazi nahi du tamaina handiko hondakinak uzteko guneak edukiontzien ondoan direla eta ordutegia errespetatzeko eskakizuna egin du. 

 

Arloa edo saila