Kantujira

Og, 2016-09-08 13:05

Lehenengo kantujira, irailaren 17an izango da, eguerdiko 12:30ean.

"Kantujiren" sasoi berria hasten da Lezoko herrian. Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatetan elkartuko gara, musika herrikoia maite dugunok, bizitza osoan Euskal Herriko txoko guztietan kantatu diren abestien melodiaz gozatzeko.  

Lehenengo kantujira, irailaren 17an izango da. Eguerdiko 12:30ean, Aiton Bordatik abiatuko gara, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaiera emango diogu.  

Abestuko diren kantak hauek izango dira: Behin batean Loiolan, Iduzki denean, Amaren besoetan, Egia da, Pilotarien biltzarra, Kontsesiri, Garaziko Herria, Zazpiak Ohial batetik, Urtxintxak eta Kattalin.  

Nahi duen guztia, ekintza honetan parte hartzera, GONBIDATUA DAGO. Abestien kopiak: Aiton Bordan, Aizpean eta Musika Eskolan eskuratu daitezke.  

ANIMA ZAITEZTE, gure asmo bakarra, gure kantekin giro atseginean eta lagun giroan, abesten gozatzea da.

Arloa edo saila