2023ko udan ere, kirola egin

Ar, 2023-05-02 17:00

Lezoko Udalak Oarsoaldeako gainerako udalerriekin elkarlanean martxan jarritako udararako kirol jarduerak aurkeztu dira.

Lezoko Udalak, Oarsoaldeko udalerriekin elkarlanean, herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta kirol jarduera sustatzeko asmoz, Udako Kirol Jarduera Kanpaina kalera atera du beste urte batez eta izen-emate epea zabalik da jada.

Kirol jarduera eskaintza zabala da eta haurrei, gazteei zein helduei zuzendutako jarduerak aurki daitezke bertan, hala nola, Top Kirola, Igeriketa, Gimnasia Erritmikoa, Gimnasia Akrobatikoa,  Eskalada, Denok Dantzara…

Bestalde, eskualde mailan beste jarduera batzuk ere antolatu dira, besteak beste, Piraguismoa, Arrauna, Paddle Surfa, Bike Eskola eta XC eta Enduro udalekuak.

Argitaratutako eskuorrian jarduera bakoitzaren inguruko informazioa jasoa dago eta izena emateko kirol jarduera bakoitzaren alboan azaldutako telefono zenbakira deitu beharko da. (Eskuorria Lezoko Udaleko webgunean zintzilikatua dago ere). Bekoerrotan edota Altzaten ere informazioa eskatu daiteke. Ikastaroak ekaina eta iraila bitarte izango dira.

Arloa edo saila
Eranskinak