Amaitu dira ur-jolas parkearen eraikitze lanak

Az, 2020-08-05 12:02

Momentuko egoera aintzat hartuta, jolas-gune berria zabaltzeko Osasun Sailaren baimenaren zain dago orain Udala eta erantzuna datozen asteotan jasotzea espero du.

Ur jolasen helburua da familiei eta bereziki haurrei jolas-gune berri eta freskagarria eskaintzea.

Koronabirusak eguneroko jarduna gogor astindu badu ere, Udalak, emandako hitza beteaz, lanean jarraitu du mahai gainean dituen proiektuak aurrera eramanez, horien artean, Altzate igerilekuko ur-jolas parkea.

Hain zuzen maiatzean ekin zion Udalak jolas-parke berria eraikitzeari eta agindutakoari jarraiki, dagoeneko amaitu ditu eraikitze lanak. Egungo egoera kontutan hartuta, baina, Osasun Sailaren baimen zein aginduen zain dago orain, jolas-gune berria zabaltzeko. Erantzun hori datozen asteotan jasotzea espero du Udalak.

Jolas-gune berri eta freskagarria

Jolas gune berriak 100m2ko azalera du eta lehen dutxak zeuden eremuan kokatu da. Helburua da familiei eta bereziki haurrei aisialdi gune berri eta freskagarria eskaintzea, igerilekuaz haratago ez baitago horrelako besterik Lezon. Hori horrela izanik, aipatu parkeak adin desberdinetako haurrei zuzenduriko jolas zein guneak ditu:

  • 0-4 urte bitartekoentzakok gunea: altuera txikiko jolasak eta haurren zentzumenen garapenean eta urarekiko interakzioan oinarrituta.
  • Familia eta haurrentzako gunea: haur zein gurasoak elkarrekin jolasteko gunea, jolas aktiboagoekin.
  • Gaztetxoentzako gunea: jolas handiagoak eta altuagoak. 

Ur parkeak, halaber, igerilekuak egun eguzkitsu eta beroetan izan dezakeen erabilera gainkarga arintzen ere lagunduko du, lezoarrek freskatzeko aukera gehiago izango dituztelako.

Arloa edo saila