Aurtengo Tourra Lezotik igaroko da

Og, 2023-04-20 12:19

Uztailaren 2 eta 3an pasako dira txirrindulariak herritik.

2023ko Frantziako itzuliak (Tour de France 2023) euskal errepideetan izango du aurten hasiera. 2. eta 3. etapak (uztailaren 2 eta 3an) Lezotik pasako dira.

Hori horrela, bai Txirrindulari tropelaz bai aurretik igarotzen den karabana izugarriaz gozatzeko aukera izango dute txirrindularitza gustuko duten lezoarrek.

Tourra, mundu mailan zuzenean ikusle gehien biltzen dituen bigarren proba da; horrek eta antolakuntzaren tamainak, eraginak ditu zeharkatzen dituen inguruetan.

Lezoko Udalak denboraz iragarriko ditu Frantziako itzulia dela eta, herrian jasango diren trafiko aldaketa eta etenak.

Probaren eraginak ikus daitezke jada herrian; Jaizkibel ibilbideko isleta gorriak eta bidegorriko baliza-mugarriak kentzen hasi dira Foru Aldundiko bide azpiegituretako zerbitzutik.

Itzuliak bere bigarren etapan Lezo gurutzatuko du Jaizkibel hiribidetik zehar Donostiarako norabidean eta hirugarrenean Donostiatik etorrita herriko sarrerako biribilgunean zehar Renferako norabidean. ç

Eguneroko mugikortasunean eragin handiak izango dituen arren, denon lankidetza eta elkar ulermena medio, kirol ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera izango dugu gure lurretan.

Arloa edo saila