Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketaren VIII. Edizioa

Og, 2022-02-10 13:18

Otsailaren 20ean ospatuko da Lezo-Jaizkibel Mendi Lasterketaren 8. Edizioa. Lasterketa goizeko 10etan hasiko da Lezoko Santo Kristo Plazan eta ordu bat eta hamar minutu inguru, 14 kilometrotako ibilbidea bukatu ondoren, hasierako abiapuntuara iristiko da lehen lasterkaria.

Inskripzioak 12 ordu baino gutxiagotan agortuta.

2015ean kirolprobaken eskutik Lezoko lasterketak jasotako “Gipuzkoako Mendi Lasterketako antolakuntza hoberenaren” saria eskuratu ondoren, inoiz baino indartsuago datorkigu aurtengo edizio hau, honen adierazle, 12 ordu baino gutxiagoan agortu zirela urtarrilaren 1ean eskuragarri jarritako 350 dortsalak.

Izen haundiko partaidetza.

Aurten ere, lasterketak izen haundiko korrikalariak izango ditu jaizkibelen gora, emakumeetan, besteak beste   Mayi Mujika ( Elgoibar. Mendiko Lasterketako Munduko Kopan 5. Postua), Lurdes Oiartzabal, Iratxe Etxegoien, Uxune Tena,  eta gizonezkoetan Ander Iñarra, 2020ko edizioko irabazlea, Iker Oliveri, Joxe Amunarriz, Beñat Katarain,  Igor Amantegui,  Ibai Madina, Hodei Lujanbio,   Mikel Oliveri…

Sariak ondorengoak izango dira. Gizon eta emakume irabazleak, txapela, trofeoa eta 150 eurotako bale bat Apalategui Kiroldendan produktuetan erabiltzeko. Bai bigarren eta hirugarren gizon eta emakumearentzat, Lezoko produktuekin osatutako saskia. Lezoar lehengo neska eta mutilak ere saria jasoko dute, herriko jatetxeetako afari bina edukiz. Urtero bezela, aurten ere sari berezi bat egongo da suebakiako igoeran denbora hoberen egiten duen korrikalariarentzat.

Lasterketaren Datuak.

Lasterketak 14 kilometro eta 200 metroko ibilbidea du. 1200 metroko desnibel metatua dauka eta puntu baxuenak 18 metro dauzka eta punturik gorenenak Allerru Jaizkibel gainak ordea 543 metro, Lasterketaren zatirik gogorrena, hasierako 7 kilometroko igoerak dira, ondoren, herriruntz doan jeitsiera hasiko litzateke. Ibilbidean zehar Lezo herriko eta Jaizkibel mendiko toki berezienak zeharkatuko dituzte korrikalariek, Ixkulin, Allerru, Tiñelu.  

Dortsalen banaketa 8.30tan hasiko da. Parte hartuko duten korrikalarien %90a gipuzkoarrak dira, baina badira Nafarroa, Iparraldea, Bizkaia,

Araba, Hueska, Madriletik etorriak ere. Oarsoaldeko 217 lasterketarik parte hartuko dute, 82 lezoar, 46 erretenteriar, 42 donostiar, 35 irundar, 36 hondarribikoa, 8 pasaitar, eta oiartzuarrak 10.

Azpimarratzekoa da emakume partehartzea.  Aurtengo edizioan 70 emakumek hartuko dute parte, korrikalarien %20 raino iritsiz.

Lezoko partalehartzeen igoera nabarmena. 82 pertsonek eman dute izena lasterketan, parte hartzaile gehien duen herria.

 Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketako antolakuntzak bihotz bihotzez eskertu nahi du lasterketa hau egi bihurtzen duten patrozinatzaile, lezoko Udala, eta bereziki 100 bolondresetik gora lanean dabiltzanei.

ALDAKETAK (Covid-en ondorioz)

Denok ezagutzen dugun egoera epidemiologikoa dela eta, aurtengo mendi lasterketan aldaketa nabarmenak egongo dira. Antolakuntzarentzat ez da erraza izan, beti mimoz eta goxo egin duguna sinplifikatu behar izatea, baino horrela egin edo ez egitearen artean, lasterkariei dorsal bat jartzeko aukera ematea izango da gure aurtengo helburu nagusia. Aldaketak denon hoberako izango direlakoan eta guztiek ulertuko duzutelakoan, hauek dira lasterketan egongo diren aldaketak:

1.- Ez da konsignarik egongo.

2.- Dutxarik ez.

3.- Masaia zerbitzurik ez.

4.- Anoa postuak: - Ez da janaririk gongo - Likidoa (ura eta isotonikoak) beti bezela egongo da - Sor daitezken pilaketak ekiditeko, norberak bere ura eramatea gomendatzen da (momenturen batean ura behar izanez gero, anoaguneetan bete ahal izango duzue) - Norberak bere edalontzia traman beharko du, anoaguneetan bete aha izateko.

5.- Irteeran eta helmugaratzean musukoa jarrita.

6.- Ez da ez sara banaketarik, ezta hamaiketakorik izango.

7.- Haur lasterketa bertan behera geratzen da.

Lasterketa Solidarioa.

Lasterketako inskripzioen euro bat solidarioa izango da IRUNGO HARRERA SARERAk kudeatuko dituena.

 Irungo Harrera Sarea 100 pertsonatik gorako sarea da, eta modu solidarioan hasi ginen antolatzen 2018ko udan. Irungo tren-geltokian abandonatuta eta eskubiderik gabe zeuden migratzaileen egoera dela eta.

Gure ustez, pertsona guztiek dute harrera duina izateko eskubidea.

Irun ezinbesteko muga-pasabidea da aukera berriak bilatzeko beren jatorrizko lekuetatik desplazatuta dauden pertsonentzat; bere garaian, Afrika kolonizatu genuen eta bere baliabideak espoliatzen ari garen herrialdeetako pertsonak.

Erakunde publikoek ez lukete beste alde batera begiratu behar migratzera behartuta izan diren pertsonek dituzten zailtasunen aurrean, eta dagokien erantzukizuna hartu beharko lukete honen aurrrean.

Hala ere, larrialdiari aurre egiteko, sarea martxan jarri genuen, harrera indibidual eta kolektibo duina eskaini ahal izateko. Lantaldeak antolatuz, elikagaiak, arropa, garbitasuna, osasun-laguntza eta abar eskaintzeko. Eta instituzioek lan horren erantzunkizuna bere gain hartu zezaten eta herritarren borondatez lan hori egiteari uzteko. Bi urte beranduago, Irunen harrera-dispositibo bat egotea lortu dugu, baina murrizketa eta arau opaku askorekin. Dispositiboarekin instituzioek duten utzikeria salatzen jarraitzen dugu eta pertsona guztientzako eskubideak eskatzen jarraitzen dugu.

LEZO MENDI FILM.

IKER KARRERA BIDEA IPAR Liburuaren aurkezpena + IKER. MENDIA. ETXEA proiekzioa. Otsailak 17 Osteguna. 19.30tan GEZALA Auditorioan. Doan eserlekuak bete arte. Erreserbak. 

Iker Karrera garai guztietako mendi lasterkari onenetarikoa izan da. Biografia honetan, elkarrizketa formatuan, Unai Ugartemendia kazetariak bere ibilbide kirol eta pertsonal osoa, bere arrakasta eta porrotak, bere hastapenak eta mundu profesionaletik erretiroa errepasatzen ditu. Kirol hutsaren mugak gainditu dituen korrikalariaren istorio bizia eta zintzoa.

Chamonixko sarreran dago jada. La hamar minutu dira Jornetek helmuga zeharkatu duenetik, eta amezketarra herrian sartu da. Berriro ere Saint-Michel Catholic Church elizaren Aurrera iristen ari da jendetzaren artean. Emozioak jota dator. Ezin sinetsirik. Helmugan zain du Kilian Jornet. Hau ere irribarretsu dago Iker helmugan ikusita. Erlojua, 20 ordu, 45 minutu, eta 30 segundotan gelditu du azkenik.

Historian, debutari batek egin duen denborarik onena egin du. Aurretik jada lasterketa asko irabazita zituen arren, UTMBn bigarren izateak bere ibilbideko emaitzarik garrantzitsuenetako bat eskuratzera eraman du amezketarra. Baina mugarri horren aurretik ere historia idazten hasita zegoen jada. Ondoren, handiagoa idaztera zihoan.

JOXEMI BADIOLA AURTENGO OMENDUA. Allerru Txirrindulari Taldearen Presidentea.

Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketaren zortzigarren edizioko omendua Joxemi Badiola lezoarra da, 1993an “Allerru Txirrindulari Eskola” sortu zuena eta gaur bertako presidentea dana.

27 urte luze eman ditu Txirrindularitzan lanean  kluba sortu zuenetik, eta txikitatik erakutsi eta entrenatu ditu Lezo eta Oarsoaldeko neska-mutilak txirrindularitzaren munduan, neguan  pista eta ziklokross modalitatean eta udaberrian eta udan ruta eginez.

27 urte hauetan 300 gazte baino gehiago entrenatu ditu. Bere irakaskuntzei esker, zenbait txirrindulari goreneko mailara ere iritsi dira, hala nola Errenteriako Ane Santesteban (6 urtez entrenatu zuen Joxeanen agindupean, Espainiako txapelduna 2013. urtean, Italiako Giroan bi aldiz top 10en artean, eta Rio eta Tokion bi aldiz olinpikoa izandakoa). Aritz Bagues (Errenteriarra, Euskaltel Euskadi, Murias, Caja Rural taldeetan dabilen txirrindulari profesionala) , Ekain Jimenez (Pistan reko eta antzeko taldeetan aritu dena). Gazteak), Antton Ibarguren.

Lezon kadete eta gaztetxoentzako txirrindularitza-lasterketaren antolatzailea, 13 aldiz. 100 txirrindulari baino gehiago bildu zituen proba honek, eta 100 pertsona baino gehiago koordinatu behar izaten zituen antolakuntza mailan.

Txirrindularitza Kluba sortu zenetik, gizonezkoen eta emakumezkoen txirrindularitzarekin lan egin du, eta denboraldi berean 12 neska izan ditu bere taldearen barruan.

Arloa edo saila