Lezoko kirol instalazioen kudeaketa apirilaren 1etik aurrera aldatu egingo da

Ar, 2026-03-31 15:30

Apirilaren 1etik aurrera, aldaketa izango da Lezoko udal kirol instalazioen kudeaketan. Hain zuzen ere, Bekoerrota Kiroldegia eta Altzate Igerilekuaren kudeaketa Neo enpresak hartuko du bere gain.

Udalak jakinarazi duenez, 2018. urteaz geroztik kirol instalazioen kudeaketaren kontratua amaiturik zegoen eta egoera horri irtenbidea eman dio udal gobernuak, hainbat saiakeren ondoren. Kontratu hori betetzea beharrezkoa zen zerbitzuaren kalitatea bermatu eta erabiltzaileei eskaintza egokia emateko.

Herritarrek ohiko moduan jarraitu ahal izango dute instalazioak erabiltzen, eta aldaketak ez du eraginik izango eguneroko jardueretan. Kudeatzaile berriak barne-aldaketaren bat egingo balu ere, herritarrei ez lieke zerbitzuak erabiltzeko orduan eragingo.
 

Arloa edo saila