Nordic Walking asteazkenetan Lezon

Ar, 2022-10-18 09:30

Urriaren 19tik aurrera hasiko da ekimena.

Nordic Walking egiteko aukera eskaintzen die Lezoko Udalak berriro ere lezoarrei. Kirol Orientazio Zerbitzuak antolatzen duen ekimen hau, urriaren 19an hasiko da eta asteazkenero egingo da 16:00 – 17:00 bitartean. Jarduera doakoa da eta Koldobike Gezala Frontoiaren kanpoaldetik emango zaio hasiera.

Oso jarduera egokia, atsegina eta gomendagarria da. Ibiltzeko ohitura dutenentzat, denbora berean gorputzak eta bihotzak egiten duten lana handiagoa da gainera. Eta gutxi ibiltzen dutenentzat, herriko baliabideak aprobetxatu eta mugimenduan jartzeko aukera bikaina da.

Herritarrak mugitzea eta ahal bada, taldeetan solasean mugitzea komunitatea osatu dezaten da beste helburuetako bat.

MuittuLezo estrategiak, herritarren artean bizitza aktibo eta osasuntsuagoa sustatzea helburu du eta ekimen honek horrekin bat egiten du.

Beharrezkoa den materiala bertan utziko da eta ez dago adin mugarik.

Arloa edo saila