Ostegunean, hilak 20, zabalduko da ur-jolas parkea

Ar, 2020-08-18 13:49

Lezoko Udalak, Osasun Sailaren baimena jasota, jolas-parke berria ostegunean zabalduko du herritarrentzat, osasun eta segurtasun berme guztiekin.

Altzate igerilekuko ur jolas parke berriak badu azkenean, irekiera data, datorren osteguna, hilak 20, hain zuzen.

Izan ere, Lezoko Udalak jaso du dagoeneko Osasun Sailaren baimena aipatu espazioa herritarrei zabaltzeko eta horri lotuta, irekiera osasun eta segurtasun berme guztiekin egingo dela adierazi dute Udaletik. Era berean, alkateak segurtasun neurriak bete eta errespetatzea eskatzen die erabiltzaileei, herritar ororen segurtasuna eta osasuna bermatzeko.

Gauzak horrela, eraikitze lanak maiatzetik abuztura arte egin dira eta emaitza gisa, Altzate igerilekuak 100m2ko azalera duen jolas gune berria izango du aurrerantzean, hain zuzen, lehen dutxak zeuden eremuan kokatuta.

Helburua da familiei eta bereziki haurrei aisialdi gune berri eta freskagarria eskaintzea, igerilekuaz haratago ez baitago horrelako besterik Lezon. Hori horrela izanik, aipatu parkeak adin desberdinetako haurrei zuzenduriko jolas zein guneak ditu:

  • 0-4 urte bitartekoentzakok gunea: altuera txikiko jolasak eta haurren zentzumenen garapenean eta urarekiko interakzioan oinarrituta.
  • Familia eta haurrentzako gunea: haur zein gurasoak elkarrekin jolasteko gunea, jolas aktiboagoekin.
  • Gaztetxoentzako gunea: jolas handiagoak eta altuagoak. 

Ur parkeak, halaber, igerilekuak egun eguzkitsu eta beroetan izan dezakeen erabilera gainkarga arintzen ere lagunduko du, lezoarrek freskatzeko aukera gehiago izango dituztelako.

Arloa edo saila