Uda 2020 Kirol kanpainaren baitan bi ikastaro berri eskaintzan

Ar, 2020-06-30 13:25

Hain zuzen top kirola eta igeriketa intentsiboko ikastaroak dira bi eskaintza berriak eta horietan zein gainerako ikastaroetan izena emateko epea oraindik zabalik dago.

Egutegiari erreparatuz, jada estreinatu dugu uda sasoia eta urtero legez, abian da Oarsoaldea eskualdeko Udalek elkarrekin antolatu eta zabaldutako UDA 2020 Kirol Kanpaina. Aurten, baina, COVID-19ak eragindako osasun larrialdi egoera dela eta indarrean dauden osasun neurriak betetze aldera, kirol eskaintza osatzeko aukeratutako jarduerak nagusiki gune irekietan egiteko jarduerak eta interakzio gutxikoak izan dira eta barne jardueren kasuan, instalazioak praktika egokia bermatzen dute.

Ildo horretan, ekainaren hasieran jakinarazi bezala, UDA 2020 Kirol Kanpainak ekaina eta iraila bitartean egiteko 17 jarduera biltzen ditu:  piraguismoa, arrauna, paddle surf-a, tenisa, eskalada, padel hastapena, entrenamendu funtzionala…

Gaurkoan baina, jarduera zerrenda luze horri bi gehiago gehitu zaizkio, top kirola eta igeriketa saio intentsiboak hain zuzen. Izen ematea zabalik dago eta interesdunek hemen topatuko dute jarduera bakoitzari buruzko informazio zehatza.

Animatu!

Arloa edo saila