Aisialdirako hainbat ekimen astebukaeran Lezon

Or, 2019-05-31 10:05

Egur taupadak haurrentzako emanaldia gaur izango da 17:30etan Gezalan

San Sebastian Circuit Spirit rallya Kale Nagusitik igaroko da larunbat arratsaldean.

Eskubalioko gizonezkoak 2. mailara igotzeko Final Fourra jokatuko da larunbat eta igandean

 

Egur Taupadak haurrentzako emanaldia

Gezalan izango da gaur, maiatzak 31an, arratsaldeko 17:30etan. Istorioak Galtzagorri baten bizitza kontatzen du, lurralde urrun batetik etorri da, bertan basoak errauts ari dira bihurtzen eta soroak lehor daude. Gainera, aspaldi ez duela euririk egiten. Arazo horien guztien konponbidea gure esku dago, baina horretarako “Arboliako” lurralde misteriotsura bidaitu beharko dute ikusleek eta han Zorigaitz azti maltzurra ezagutu.

Auto eta moto klasikoak Lezoko Nake Nagusian zehar

Larunbatean, ekainaren 1an, San Sebastian Circuit Spirit rallya ospatuko da. Proba honek gogora ekarri nahi ditu Donostiako Automobil zirkuituan, Lasarteko Zirkuitua bezala ere ezaguna zenean, XX. Mendeko 20. eta 30. hamarkadetan antolatzen ziren lasterketak. Aurtengoa, rallyaren hirugarren edizioa izango da, eta Lezoko kaleetatik igaroko den bigarren aldia izango da.

Auto karabanak Lezo Kale Nagusitik gurutzatuko du, Gurutze Santuaren plazatik igarota. Behin Lezotik irtetean, lasterketako ibilbidea jarraituz, pilotuak Gipuzkoako ipar ekialdean barrena murgilduko dira eta zatiren batean Nafarroako errepideetatik ere ibiliko dira.

Karabana, 16:00etan ateratzen da Hondarribitik eta 16:40 inguru helduko da Lezora. Lezoko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu larunbatean Kale Nagusira eta Gurutze Santuaren plazara gerturatzera historia handia duen lasterketa honetaz goza dezaten.

Eskubaloiko gizonezkoen Final Fourra

Ekainaren 1an, larunbatean, Donibaneko Kiroldegian arratsaldeko 18:00etan Munttarpek semifinala izango du Condunor Askartza Leioaren kontra.

Finala berriz, Bekoerrotako Kiroldegian jokatuko da igandean, goizeko 11:30etan, Munttarpek irabaztea lortu ezkero, Lezoko eskubaloiko gizonezkoek 2. mailara igotzea lortuko lukete!

Arloa edo saila