Asteburua herritar guztientzako ekintzez beterik dator

Or, 2019-05-24 15:00

Aurtengoan ere, Orratx Antzerki Taldeak urtean zehar ikasitakoaz baliatuz “Albiste harrigarriak” izeneko emanaldia eskainiko du Gezalan

Gaur bertan, 18:30 etan, Orratx Antzerki Taldeak “Albiste harrigarriak” deituriko emanaldia eskainiko du Gezalan. Adin guztietarako izango da emanaldia eta doanekoa.

Larunbatean, bi ekitaldi izango ditugu; Dantza ikus-entzunezko proiekzioa eta Bertso afaria.

Dantza, Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat da, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Doako emanaldi hau maiatzaren 25an izango da, arratsaldeko 19:00etan Gezalan.

Arratsaldeko 21:30etan berriz, Bertso afaria izango da Tiñelu elkartean, Agin Laburu eta Jon Maiaren eskutik, 21€ truke. Janari beganoa behar duenak edo bestelako arazorik izango balu janariarekin, aldez aurretik abisatu beharra dauka.

Arloa edo saila