Dagoeneko salga daude Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Bizi dantza” ikuskizunerako sarrerak

Og, 2019-12-05 15:45

Kultura saileko bulegoetan eta internet bidez eskuratu ahal izango dira momentuz eta hilaren 9tik aurrera, baita Bekoerrota Kiroldegian, Altzate igerilekuan eta Errenteriako Xenpelar dendan ere.

Sarreren prezioa 8€koa da.

2020ko urtarrilaren 5ean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots Lezon izango dira “Bizi Dantza” emanaldia aurkezten, eguerdiko 12:00etan Bekoerrota kiroldegian eta ildo horretan, Lezoko Udalak adierazi du dagoeneko salgai daudela sarrerak Kultura saileko bulegoetan zein internet bidez.

Hilaren 9tik aurrera, halaber, Bekoerrota Kiroldegian, Altzate igerilekuan eta Errenteriako Xenpelar dendan ere eskuratu ahal izango dira, 8€tan.

Arloa edo saila