Lezoko Memoria Historikoaren inguruko bilera

Lezoko Udaleko, Gogora Institutuko, Gipuzkoa Foru Aldundiko eta Etxetxo elkarteko ordezkariek hartu zuten parte.

Lezoko Udalak Etxetxorekin konpromisoa hartu zuen Lezoko memoria historikoa berreskuratzen laguntzeko.

Une horretatik aurrera, bilerak eta hainbat ekitaldi egin dira, hala nola 1936ko Udalbatzari edo Felix Arriaga langileari egindako omenaldiak. Memoria Historikoari buruzko dokumentalak eta antzezlan bat ere proiektatu dira.

Astelehen arratsaldean, bilera eta bisita bat egin ziren gerra garaian behartutako langileek eraikitako pabilioietara.

Udalak, berriz ere, herriaren memoria historikoa berreskuratzen laguntzeko konpromiso irmoa erakutsi du.

Bileran Ion Pombar, Lezoko Udaleko Kultura zinegotzia, Aintzane Ezenarro, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria, Ion Gambra, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubidetako eta Kultura Demokratikoko zuzendari nagusia eta Etxetxo Lezoko memoria historikoaren elkarteko Jexux Mari Fernandez eta Tito Labordeta egon ziren.

Arloa edo saila