“Mi nombre es ninguno” ikuskizunarekin hasiko da kultur egitarau berria

Bakarrik dauden gazte migratzaileak dira antzerki musikal honetako protagonistak.

Lezoko kultur programazio berria igande honetan, urtarrilaren 9an, hasiko da "Mi nombre es ninguno" ikuskizunarekin.

Diziplinarteko antzerki musikala da, protagonisten ideia, kezka eta bulkada artistikoetatik sortzen dena: bakarrik dauden gazte migratzaileak.

Emaitza ikus-entzunezko eduki eta zuzeneko musika handiko obra da, kulturen eta diziplina eszenikoen nahasketan oinarritzen dena, kolektibo horrek jasaten duen estigmaren inguruan sentsibilizatzeko helburua duena.

Odisea-n, Ulisesek zioen “mi nombre es Ninguno. Ninguno mi padre y mi madre me llamaron de siempre y también me llaman todos”. Kolektibo hori inguratzen duen zarata mediatikoaren erdian, BERAIEN AHOTSA entzutea nahi dugu eta eurenganako begirada aldatzen lagundu.

Ikuskizuna urtarrilaren 9an, igandean, arratsaldeko 20:00etan izango da Gezala Auditoriumean. Sarreren prezioa 8 eurokoa da eta udalaren webgunean eros daitezke.

Bidebitarte Kooperatibak eta Ados Teatroak ekoitzi dute proiektua, Art For Change 2020 eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Lezo eta Errenteriako Udalen laguntzarekin.

Arloa edo saila