Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ekitaldiaren sarrerak, abenduaren 15ean salgai

Or, 2022-12-02 10:06

Pailazoak Lezon izango dira beste urte batez.

Urtero bezala, Errege Egunaren bezperan, urtarrilaren 5ean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots Lezon izango dira. Emanaldia Bekoerrota kiroldegian izango da, 12:00etan.

Oraingoan, "Urteak bete, abenturak bizi!" lana aurkeztuko dute.

Sarrerak abenduaren 15etik aurrera (08:45etan) jarriko dira salgai zortzi eurotan.

Udalaren webgunean  https://sarrerak.lezo.eus/ eta kultura sailean egongo dira eskuragarri baina interneten bidez erostea gomendatzen da.

Arloa edo saila