Udazkeneko kultur agenda aurkeztu da

Al, 2022-09-26 10:27

Udazkeneko (iraila – abendua) agenda kulturala aurkeztu da, lehenengo ekitaldia asteburuan ospatu zelarik.

24 ekitaldiz jositako udazkeneko agenda kulturala aurkeztu du Lezoko Udalak gaur goizean. Bertan, Jesus Mari Martiarena alkatea, Ion Pombar Kultura zinegotzia eta Xanti Val Kultura teknikaria egon dira.

Kilometro Lezoren hirugarren jaialdia amaitu berri dugu. Normaltasun handienean ospatutakoa izan da eta balorazio oso positiboa egiten dugu”, adierazi du Lezoko alkateak.

Xanti Valek aurtengo datuak eman ditu: “Kilometro Lezon 17 ekitaldi antolatu zituen udalak, jaietan 61 eta udazkenerako 24 prestatu ditugu”.

“Askotan errepikatzen badugu ere, kultura sustatzen jarraitu nahi dugula argi dago, herriak kultura behar du, horregatik, kultur egitarau guztietan aldaketak eta berrikuntzak egiten ditugu” gaineratu de Pombarrek.

Udazkenero bezala, egitarau oparoa antolatu da eta adin guztietara zuzendutako ekitaldiak eskainiko dira.

Ekitaldien artean aipatzekoak:

-“Poesia Kaia” bigarren urtez antolatuko da. Hainbat ekitaldi Gurutze Santuaren Basilikan izango dira.

-Jardunaldi feministak, dantza eta bideo-forumarekin.

-Literatur solasaldiak, udal liburutegian.

-9 antzerki eta 2 dantza emanaldi.

-6 zinema emanaldi.

Horretaz gain, ohikoak diren haur antzerkiak, zinema familian… ez dira faltako 2022ko udazkenean. Guztira, 24 ekitaldi prestatu dira abenduaren 18a arte. Egitaraua etxez etxe banatu da Lezon.

Informazioa, Lezoko webgune, sare sozial eta APP-an

Ekitaldien ordutegi eta sarreren salmenta Lezoko webgunean eta APP-an kontsulta daitezke. Nobedadeak eta ekitaldien irudi eta bideoak ere udaleko eta kultur departamenduko sare sozialetan argitaratuko dira.

Lagun Tartxela

Gezala Auditoriumeko Lagun Txartelarekin deskontuak lor daitezke ekitaldi guztietan (8 euroko sarrerak 5 eurotan erosi, adibidez). Txartela lortzeko informazioa udaleko webgunean edo Kultura Departamentuan jaso daiteke.

Arloa edo saila