Ipuin kapsulak ekimena antolatu du Lezoko udal liburutegiak haurrei zuzenduta

Og, 2020-04-23 13:32

Ekimen horren baitan, astean behin, ostiraletan hain zuzen, Lur Kortaren ipuin kontaketa saio bat igoko da liburutegiko youtube kanalera zein Udalaren webgunera.

Helburua da konfinamendu garaian ere, haurren entretenimendurako eduki berria  sortu eta Lezoko haurrek liburuez, irakurketaz eta kontaketaz gozatzen jarraitzea.

Konfinamendu garaian etxean denbora pasatzeko sortu diren hainbat egitasmo eta baliabideen artean, Lezoko udal liburutegiak, herriko haurren behar eta nahiak kontuan hartuta, IPUIN KAPSULAK ekimena sortu du.

Ekimen horren bitartez, etxeko txikienek astero Lur Kortaren ipuin kontaketa saioez gozatzeko aukera izango dute. Izan ere, ostiraletan, arratsaldeko 16:00etan ipuin kapsula saio bat argitaratuko da udal liburutegiko youtubeko kanalean zein udal webgunean eta saio hori astebetez egongo da bertan ikusgai kapsula berri bat argitaratu bitartean.

Helburua da, aukera eta eduki berrian bitartez haurren konfinamendu egunak arintzea eta Lezoko haurrek, etxetik ere irakurketaz eta ipuin kontaketaz gozatzen jarraitu ahal izatea, zaletasun edota ohitura hori mantendu eta horrela, txiki-txikitatik liburuez goza dezaten.

Udal liburutegiko youtube kanala:

https://www.youtube.com/channel/UCuEolmmAsMYLT1yAWMg793A

Udal webgunean:

https://www.lezo.eus/eu/ipuin-kapsulak

Egitaraua

Esan bezala, ipuin kapsulak ostiralero argitaratuko dira arratsaldeko 16:00etan. Ekimena beraz, ostiral honetan hasiko da, hilak 24, eta aurrera egingo du, ostiralero, kapsula berri batekin.

Dena den, lehen aste honetan, bi izango dira aipatu bi medioetara igoko diren argitalpenak: Lur Kortaren aurkezpena, ostegunean goizeko 09:00etan eta lehen ipuin kapsula, ostiralean arratsaldeko 16:00etan.

Ondorengo kapsulak honakoak izango dira:

  • Lur Kortaren 2. kapsula: maiatzak 1, arratsaldeko 16:00etan.
  • Lur Kortaren 3. kapsula: maiatzak 8, arratsaldeko 16:00etan.
  • Lur Kortaren 4. kapsula: maiatzak 15, arratsaldeko 16:00etan.
Arloa edo saila