Ipuin kapsulak ekimenak jarraipena izango du Mikel Susperregi ipuin kontalariaren eskutik

Or, 2020-05-15 14:17

Orain arte Lur Kortarekin egin bezala, astean behin, ostiraletan hain zuzen, Mikel Susperregiren ipuin kontaketa saio bat igoko da liburutegiko youtube kanalera zein Udalaren webgunera.

Helburua garai berezi honetan ere, haurren entretenimendurako eduki berria  sortu eta Lezoko haurrek liburuez, irakurketaz eta kontaketaz gozatzen jarraitzea.

Koronabirusak eragindako ezusteko gizarte eta egoera honen aurrean, Lezoko udal liburutegiak, herriko haurren behar eta nahiak kontuan hartuta, IPUIN KAPSULA ekimena sortu zuen duela ia hilabete.

Ekimen horren helburua da, aukera eta eduki berrien bitartez Lezoko haurrek, etxetik ere irakurketaz eta ipuin kontaketaz gozatzen jarraitu ahal izatea, zaletasun edota ohitura hori mantendu eta horrela, txiki-txikitatik liburuez goza dezaten.

Gauzak horrela, orain arte, etxeko txikienek astero Lur Kortaren ipuin kontaketa saioez gozatzeko aukera izan dute eta ekimenaren arrakasta ikusirik, Lezoko udal liburutegiak ipuin kapsulen bigarren zikloa antolatu du, oraingoan Mikel Susperregiren eskutik. Horrela, orain arte bezala, ostiraletan, arratsaldeko 16:00etan ipuin kapsula saio bat argitaratuko da udal liburutegiko youtubeko kanalean zein udal webgunean eta saio hori astebetez egongo da bertan ikusgai kapsula berri bat argitaratu bitartean.

Udal liburutegiko youtube kanala:

https://www.youtube.com/channel/UCuEolmmAsMYLT1yAWMg793A

Udal webgunean:

https://www.lezo.eus/eu/ipuin-kapsulak

Egitaraua

Esan bezala, ipuin kapsulak ostiralero argitaratuko dira arratsaldeko 16:00etan. Bigarren zikloa maiatzaren 22an hasiko da eta 4 ipuin kapsulez osatuta egongo da.

  • 1. kapsula: maiatzak 22, arratsaldeko 16:00etan.
  • 2. kapsula:maiatzak 29, arratsaldeko 16:00etan.
  • 3. kapsula: ekainak 5, arratsaldeko 16:00etan.
  • 4. kapsula: ekainak 12, arratsaldeko 16:00etan.
Arloa edo saila