IX. OrriBakaR lehiaketako sariak banatu dira

Az, 2022-12-21 10:56

100 euroko bonua jaso zuten liburuak erosteko.

Lezoko Udal Liburutegiak antolatzen duen OrriBakaR literatur lehiaketako aurtengo txapeldunek beraien saria jaso dute. Ekitaldian Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatea eta Ion Pombar, Kultura zinegotzia, egon ziren. Bakoitzak, 100 euroko bonua jaso zuten eta liburuak erosteko aukera izango dute. Pandemiaren eraginez azken bi urteetan ez bezala, aurrez aurre jaso zituzten bonu horiek gazteek liburutegiak antolatutako ekitaldian.

Irabazleen zerrenda eta beraien lanaren izenburua:

- (6-7 urte) Aiert Oiartzun Campaño: “Oparia: arranoa!”

- (6-7 urte) Amaiur Iturbe Lopetegi: “Munduko lagunik onenak”

- (8-9 urte) Adirane Redondo Arjona: “Lezoko jaiak”

- (8-9 urte) June Rolin Vazquez: “Euskararen hotsa”

- (10-11 urte) Aroa Domingo Soliño: “Irakaslearen misterioa”

- (10-11 urte) Haizea Esnaola Oiaga: “Pertsona batetik beste batera”

- (12-13 urte) Hegoa Illarreta Beñaran: “Gaur”

- (12-13 urte) Maddi Ruiz Perez: “Ohe azpiko munstroa”

- (14-15 urte) Intza Pikabea Etxebeste: “Arimak hiltzen diren lekua”

- (14-15 urte) Ane Jaunarena Cereijo: “Adarlotuak”

Mila esker parte-hartzaile guztiei!

Arloa edo saila