Lezoko Udal Liburutegiak zortzi ipuin kontaketa saio antolatu ditu udaberrirako. 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioak izango dira. Asteazkenetan izango dira, denak 18:15ean eta Lezoko Udal Liburutegian.
Hurrengoa da zortzi saioen egitaraua:
Martxoak 4 (asteazkena), 18:15ean
Kontalaria: Ixabel Agirresarobe
Martxoan ze berri? Kontu zaharrak ugari!
Martxoak 11 (asteazkena), 18:15ean
Kontalaria: Ines Bengoa
Basoan barna
Martxoak 18 (asteazkena), 18:15ean
Kontalaria: Mikel Susperregi
Bidean kantari
Martxoak 25 (asteazkena), 18:15ean
Kontalaria: Amaia Puin
Zup-zup, zopa ipuinak!
Maiatzak 6 (asteazkena),18:15ean
Kontalaria: Ameli
Udaberriko istorioak
Maiatzak 13 (asteazkena), 18:15ean
Kontalaria: Maite Franko
Arraina eta limoia
Maiatzak 20 (asteazkena), 18:15ean
Kontalaria: Pello Añorga
Udaberriko haziak
Maiatzak 27 (asteazkena), 18:15ean
Kontalaria: Lur Korta
Otsoz otso