Moria errefuxiatuen gunerako janari bilketa egingo da bihar Lezoko kultur aretoan Zaporeak elkarteak bultzatuta

Or, 2020-09-25 13:13

Euskal Herri mailako janari bilketa izango da eta Lezoko Udalak, ekimenarekin bat eginez, eskualdeko herritarrak animatzen ditu bilketan ahal duten neurrian lagundu dezaten.

“Larrialdi egoerari tamainako erantzuna” kanpainaren lelopean, irabazi asmorik gabeko Zaporeak Elkarteak Euskal Herri mailako elikagai bilketa antolatu du asteburu honetarako.

Bildutako elikagaiak Greziako Moria errefuxatuen gunera bideratuko dira, azken asteotako suteak direla eta bertan bizitzen ari diren egoera leuntzen laguntzeko.

Gauzak horrela, Lezoko Udalak, kanpainarekin bat egin eta ekimena bultzatze aldera Kultur aretoa jarri du Zaporeak elkartearen eskura Lezo ere, janari bilketa horren parte bat gehiago izan dadin.

Ildo horretan, bihar, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte, Kultur aretoa zabalik egongo da elikagai bilketa egiteko. Udalak eskualdeko herritarrak animatzen ditu bilketa horretan ahal duten neurrian  parte hartu eta lagundu dezaten.

Ondorengoak dira bihar Kultur aretoan jasoko diren elikagaiak:

  • Arroz luzea
  • Garbantzuak
  • Dilistak
  • Babarrunak
  • Makarroiak
  • Atuna eta sardinak (kontserba latak)
  • Oliba olioa
  • Espeziak (piperbeltz zuri eta beltza,kominoa eta curry-a)
  • Esne hautsa
  • Barrita energetikoak