2020KO MARTXOAK 9

Lezon, 2020ko martxoaren 9an, astelehena, goizeko 9:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Laura Martinez Vizuete, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (Lezoko EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1. Egoki irudituz gero, 2020ko otsailaren 24an egindako bilkurako akta onartzea (2020ID210004)

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Epertxoko etxea zaharberritzeko obra baimena emateko proposamena (2020H0030002)

2020ko otsailaren 05ean, A.I.L. jaunak, Gaintxurizketa Goikoa 20 zenbakian dagoen Epertxoko etxearen birgaitzearen proiektua eta dagokion obra baimena eskaera aurkeztu ditu.

Aurkeztutako proiektuan, etxebizitzaren eraberritzea, goiko solairuaren egituraren eraberritzea eta hiru aldetatik irekita dagoen estalki baten eraikuntza agertzen dira.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Interesatuari, eskatutako obra lizentzia ematea aurkeztutako proiektuan adierazitako lanak burutzeko eta ondorengo baldintza hauekin:

Baldintza partikularrak:

Lezoko Hiri Antolamenduko plan orokorreko arau urbanistikoen 131. artikuluak dioen moduan, arkupearen hiru alboak irekiak mantenduko dira.

Partzelaren itxitura egiteko orduan, 120. Artikuloan agertzen dena beteko da. Itxitura itsuen garaiera, ikusmena zeharo galarazten duten zuhaitz hesi zarratukoak barne, ez da izango 1,30m baino haundiagoa. Landarezko itxitura jarraituek ez dute inoiz 1,80m-ko garaiera gaindituko. Hesitura egina egon ezkero dagoen lekuan mantendu daiteke. Berria eginez gero Lezoko Hiri Antolamenduko plan orokorreko arau urbanistiko orokorren 8. artikuluko “12.- SGCV.1.3 Landa guneko bide nagusiak”, puntuan jartzen duena beteko da, hau da alanbre hesiak eta lursailen edo finken itxiturak bidearen mugatik 3m-ra egongo dira gutxienez.

Egin den hormigoizko bidera doazen euri urak bide publikora ez joateko, urbanizazio planoan adierazi diren ebakidurak egin beharko dira.

Garajea SI aren arabera arrisku baxuko gunea da eta bete behar dituen baldintzak zurituko beharko dira, hau da:

  • Eusten duen egituraren erresistentzia R90.
  • Gunea eta eraikuntza banatzen duen pareta eta sabaiak EI 90
  • 21A-113B eraginkortasuna duen su itzalgailua jarri behar da.

Arrisku bereziko guneetan SUA ren arabera emergentzi argiteria jarri behar dira.

Jarriko diren leihoen ezaugarriak DB HE1 eko 2.3 taulan agertzen direnak izango dira:

  • Hutsuneen transmitantzia termikoa 2,7 W/m2K
  • Hutsuneen airearekiko iragazkortasun <= 27m3/h m2

Baldintza orokorrak:

  • Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.
  • Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.
  • Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.
  • Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko
  • Obra baimena proiektuak definitzen dituen lanak egiteko da soilik, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.
  • Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.
  • Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko du. Eraikuntza, instalazio eta obra zerga kontzeptuan aurrekontuaren %5a, hau da, (98.257,09 x 5%)= 4.912,85€. Hala ere interesatuari obraren jakinaren gaineko 2019H0010016 espedientearen tramitazioan ordaindutako 100,70€ itzuli beharko dira.

HIRU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da. Hau da, 395,70 x 1,2 = 474,84€ alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

LAU: Obra amaieran, Obra Zuzendaritzak sinatu eta dagokion Elkargo Ofizialak bisatutako Obra amaiera dokumentazioa eta likidazioa aurkeztu beharko dira.

ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

3. Itturrin bailara 8Ban kokatzen den Etxeberri baserria zaharberritzeko eta handitzeko obra baimena ematea (2020H0030003).

2020ko otsailaren 05ean, I.K.O. arkitektoak, I.G.M.-ren izenean Itturrin Bailara 8Bn kokatzen den Etxeberri baserria zaharberritzeko eta handitzeko obra baimena eskatu du.

Udal arkitektoak egindako txostena ikusi ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Interesatuari eskatutako obra lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera eta ondorengo baldintzetan.

Baldintza partikularrak: Gauzatze proiektuak puntu hauek eduki beharko ditu kontutan:

  • Solairuen altuerek Lezoko HAPOaren Arau Urbanistiko orokorren 94. artikuluan agertzen direnak betetzen dituztela justifikatzeko ebakidura akotatuak aurkeztu beharko dira.
  • Lezoko HAPOaren Arau Urbanistiko orokorren 120. artikuluaren 3. puntua bete beharko du eraikinaren kanpo tratamenduak. Honetarako, honako puntuak kontutan hartu beharko dira:
  • Leihoak egurrezkoak edo egur itxurakoak izango dira.
  • Eguzkiaren eta argiaren kanpo babesei dagokionez, ez dira pertsiana bilgarriak erabiliko baizik eta barneko edo kanpoko lamazko edo taulazko kontraleihoak.
  • Balkoiaren barandak lehenagokoen itxura izan beharko dute, egurrezkoak edo burdinezkoak kolore ilunetan eta distirarik gabe.
  • Kanpoaldetik doazen euri urak jaisteko zorrotenak metalikoak, zink, kobre, fundizio edo fatxadaren kolorean margotuta txapakoak izango dira, ezin dira PVC-koak izan.
  • Exekuzio proiektuan, EKTaren justifikaziok aurkeztu beharko dira.
  • Ur zikinen saneamenduari dagokionez, nora eramango diren zehaztu beharko da. Fosa septikora eramango badira, gogorarazten da URA Ur Agentziaren baimena aurkeztu behar dela udaletxean. Ur Agentziak fosaren egokitasuna baloratu behar du, kokapena, materialak eta dimentsioak aztertuz.
  • Instalakuntza elektrikoak, behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoa bete beharko du.
  • Berokuntza instalakuntzek RITEa betetzen dutenaren justifikazioa aurkeztu beharko da.

BI: Ezingo dira obra lanak hasi, Udalak aurkeztu behar den gauzatze proiektua onartu arte. Gauzatze proiektuan eta lanak hasi baino lehen, baldintza hauek bete beharko dira.

Baldintza orokorrak:

  • Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.
  • Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.
  • Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.
  • Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko
  • Obra baimena proiektuak definitzen dituen lanak egiteko da soilik, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.
  • Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.
  • Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.

HIRU: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko du. Eraikuntza, instalazio eta obra zerga kontzeptuan aurrekontuaren %5a, Guztira: (221.350 x 5%)= 11.827,50€.

LAU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da. Hau da, 1.680 x 1,2 = 2.016€ alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

BOST: Obra amaieran, Obra Zuzendaritzak sinatu eta dagokion Elkargo Ofizialak bisatutako Obra amaiera dokumentazioa eta likidazioa aurkeztu beharko dira.

SEI: EPEAK.

  • Lanak hasteko epea: Gehienez 3 hilabete Gauzatze proiektua onartzen denetik kontatzen hasita.
  • Lanak bukatzeko epea: 12 hilabete.
  • Obrak ezin izango dira inola ere 6 hilabetetik gora eten edo gelditu.

ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

4. Aristi Berri baserria eraberritzeko espedientean, obra bukaerako likidazio berria egitea eta jarritako bermea itzultzeko proposamena (2019H0030006)

2020ko otsailaren 12an I.A.M. jaunak J.E.B. jaunaren izenean Aristi Berri baserria eraberritzeko obra baimenaren tramitazioan eskatutako dokumentazio osagarria aurkeztu du.

Aurkeztutako dokumentazioa honako hau da: Hondakinen kudeaketaren azken txostena eta etxearen atzeko aldean eginiko lanen zuriketa eta aurrekontua.

2019ko apirilaren 8an Tokiko Gobernu Batzarrak ebatzitako obra baimenean kontutan hartutako aurrekontua 29.636,13 €koa izan zen, baina obra amaieran 33.596,78€ko aurrekontura igotzen den azken likidazioa aurkeztu zuten eta horri Alkatearen D19/1276 Dekretuz eskatutako dokumentazio osagarri eskaeraren ondorioz aurkeztutako 3.500€ko aurkeztutakoa batu behar zaio. Beraz azken likidazioa 37.096,78 € koa da.

Bestalde, hondakinen kudeaketaren azken txostena eta agiriak aurkeztu direla egiaztatu da.

Espedientea aztertu ondoren, eta udal arkitektoak egindako txostena ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Hondakinen kudeaketa egokia bermatzeko jarritako 1.802,92€ ko bermea itzultzea eta erabaki honen berri kontuhartzailetza sailera helaraztea.

BI: 2019ko apirilaren 8an Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako likidazioa ezeztatzea guztira, 1.534,81€ (53,00€ tasa kontzeptuan eta 1.481,81€ eraikinen, instalazioen eta obren zerga kontzeptuan).

HIRU: 37.096,78€tako aurrekontua kontutan edukita likidazio berria egitea eta dagokiona ordainaraztea. Hots, 531€ko tasa eta eraikuntza, instalazio eta obra zerga kontzeptuan aurrekontuaren %5a, hau da 1.854,84. Guztira 2.385,84€

5. 02-211 lurzatian (Errekalde Bailara, Lezo) nekazaritzako ustiategi ez-profesional bat jartzeko aurkeztutako jarduera ez onartzeko proposamena (2019H0040007).

2019/05/23an, D.G.P.k nekazaritzako ustiategi ez-profesional bat urez hornitzeko jarduera-proiektua aurkeztu du.

Eskaerarekin batera, Ferrandia etxaldearena izandako 02-211 landa-lurzatian (Errekalde Bailara, Lezo) nekazaritzako ustiategi ez-profesional bat jartzeko proiektua aurkeztu da.

TXOSTENA

Memoriako lehenengo paragrafoan ageri den bezala, aurkeztutako dokumentuaren helburu nagusia da kontsumo propiorako nekazaritzako ustiategi ez-profesional bat deskribatzea, Lezoko Udalarengandik ustiategia urez hornitzeko baimena lortze aldera.

Nagusiki ureztatzeko (baratzeak eta fruta-arbolak), abere xeheei edaten emateko eta ustiategiko erabiltzaileek garbitzeko erabili nahi da ur hori.

Lezoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren arabera, 02-211 lurzatia lurzoru urbanizaezinean dago, UR.2.1 kategorian (Trantsizioko landa-paisaia). Kategoria horretan, nekazaritzako erabilera bultzatzen da; hortaz, proiektuan proposatutako erabilera bat dator lurzoruaren kategoriarekin.

Landa-kontribuzioko katastroan dagoen informazioaren arabera, lurzatiak 5.731 m2-ko azalera du.

Ustiategiaren ezaugarriak

Ustiategi hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan jasota dago, 200530010119 kodearekin.

Erregistro horren arabera, osasun-kanpainan sartzen diren ardi-aziendako 6 buruak daude, baina, aurkeztutako memoriari jarraikiz, ustiategia askotarikoagoa da; besteak beste, fruta-arbolak ditu (hainbat espezietakoak), aire zabaleko baratzea eta beste abelburu xehe batzuk (untxiak eta hegaztiak: antzarak, oiloak, usoak…). Ustiategiaren azken helburua autokontsumoa da.

Jardueraren deskribapenean, ez dira sartzen jarduera bakoitzaren azalerak.

Eraikuntzak eta instalazioak

Memoriaren arabera, ustiategiak hauek ditu: txabola bat lanabesak eta ongarriak gordetzeko; komunak; erabiltzaileentzako gela bat; eta animaliak gordetzeko estalpeak eta instalazioak. Instalazioei dagokienez, hobi septiko bat eta elektrizitatea ditu.

Memoriak ez du aipatzen zenbat eraikuntza dauden lurzatian, ezta haietako bakoitzak zer tamaina duen ere.

Udal Artxiboan dagoen informazioaren arabera, D.G.P.k lanabesetarako txabola bat eraikitzeko baimena eskatu zuen 2003ko maiatzean. Udalak informazio gehiago eskatu zion, eta zer baldintza bete behar zituen jakinarazi. Ez da bestelako dokumentaziorik aurkitu. Udalak daukan informazioaren arabera, D.G.P.k ez zuen aurkeztu eskatu zitzaion dokumentazioa; beraz, ez zuen lortu txabola eraikitzeko behar zuen lizentzia.

Ez da aurkitu, ezta ere, memorian aipatzen diren gainerako eraikuntzei buruzko informaziorik.

Aireko argazkiei erreparatuta, 2006an ere bazeuden eraikuntza horietako batzuk; hala ere, 2018ko argazkian ikusten denez, landaredia kendu da, eta, itxuraz, eraikuntzek azalera handiagoa hartzen dute.

Lezoko Udalak ofizialki ez du izan aldaketa horiek guztien berri.

2018

2006

Kontuan izan behar da, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera ez-profesionalizatu bat denez, Lezoko HAPOaren 128. artikulua aplikatu beharra dagoela; artikulu horren arabera, lurzati bakoitzean lanabesak gordetzeko txabola berri bat eraiki ahal izango da, gehienez 15 m2-koa. Txabola horrek ezingo du argindarrerako, ur-hornidurarako edo hondakin-uren hustuketarako instalaziorik izan. Horrez gain, material ez-iraunkorrekin eraikiko da, erraz desmuntatzeko modukoa izango da, eta ez du zimendurik izango.

Hortaz, kasu honetan, txabola bakarra legeztatu ahal izango litzateke, aurreko paragrafoko baldintzak kontuan hartuta.

Uraren erabilerari dagokionez

Proiektuaren memoriak dio barneko iturgintza-sare bat dagoela. Sare horren bidez, andeletan biltzen den euri-ura banatzen da (andel horietako bi urmaelak dira).

Proiektuaren deskribapenean oinarrituta, ur hori ustiategia ureztatzeko eta bere burua garbitzeko erabiltzen du jabeak. Ez da esaten zenbat ur beharko litzatekeen.

Memoriako 4. planoan barneko iturgintza-sarea ageri da, eta, ikusten denez, sare horrek lurzatiko zenbait eraikuntza lotzen ditu; gutxienez hiru hauek: txabola, arditegia eta egurtegia.

Hirigintzako informazioari buruzko 2018H0250013 espedienteko txosten teknikoan esaten denez (memoriari erantsi zaio), eta kontuan izanda nekazaritzako erabilera ez-profesionalizatuak direla, «inola ere ez da baimentzen erabilera mota horretara lotuta dauden eraikuntzak urez hornitzea».

Hori guztia kontuan izanda, Udalak azkenean nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerarako ur-hornidura onartuko balu, jarduera ez-profesional bat denez (memorian bertan onartzen den bezala), eraikuntzekiko loturak ezabatu behar lirateke.

Azkenik, memoriako 9.3 puntuan, proiektuaren inpaktu hidrikoei buruzkoan, hondakin-urik ez dela sortzen esaten da. Hala ere, memoriak berak aurreko puntu batzuetan dio ustiategian komunak eta hobi septiko bat daudela.

Erabilera hori baimenduz gero, hobi septikoak URA - Uraren Euskal Agentziaren baimena izan behar luke.

Jardueraren sailkapena (7. puntua)

Memoriako 7. puntuak dio ez dela aurretiazko komunikazioa behar duen jarduera bat, ez duelako eskortarik, ezta etxeko nekazaritzako jarduerarik ere; hala ere, jarduera deskribatzean (6. or.), «abelburu xeheko espezieak» daudela esaten da, hala nola untxiak, askotariko hegaztiak (…), baita ardi-aziendako buru gutxi batzuk ere».

Hortaz, jarduera hori ingurugiroa babesteko 3/1998 Legearen II B eranskinean jasota dago; hau da, jardueraren aurretiazko komunikazioa behar duten jarduera eta instalazio sailkatuen eranskinean, puntu honetan:

«9.– Eranskin honetako A) atalean sartu gabe dauden abeltzaintza-ustiategi txikiak eta etxeko eskortak.»

Proiektua aztertu ondoren, hau aipatu behar da:

Eraikuntzei buruz:

  • Gaur egun lurzatian dauden eraikuntzei buruzko informazioa falta da (kokapen zehatza, neurriak eta ezaugarriak).
  • 2006az geroztik eraiki diren eraikuntzak eraitsi egin beharko dira.
  • 2006 baino lehenagoko eraikuntzak antolamendutik kanpo daude, eta, legeztatu ezin badira, ezin izango dira erabili nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera ez-profesionalaren parte gisa.

Uraren erabilerari buruz:

  • Hornikuntza-sarearen proposamena aldatu beharko da. Ureztatzeko soilik erabil daiteke Udalak ematen duen ura, eta inola ere ezin da egon ezein eraikuntzari lotuta.

Saneamendua:

  • Ustiategi ez-profesional bat denez, instalazioak inola ere ezin ditu izan komunak; beraz, kendu egin beharko dira.

Jarduera:

  • Ez dira aurkeztu jardueraren aurretiazko komunikazioko dokumentuak.

Aurreko guztia kontuan hartuta, ingurumeneko teknikariak egindako txostena ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ferrandia etxaldearena izandako 02-211 lurzatian (Errekalde Bailara, Lezo) nekazaritzako ustiategi ez-profesional bat jartzeko D.G.P.k aurkeztutako jarduera ez onartzea.

BI: jarduera-proiektuan adierazitako baldintzetan, ur-hornidura ukatzea.

6. Mugaburu SL enpresak Lezoko Ipintza kaleko 47an duen erregai hornitegi jardueraren handitzea jasotzat emateko proposamena (2015H0050004).

2019 urriaren 10ean, 2604 zenbakiko sarrera erregistro bidez, eta 2020ko otsailaren 24ean, 612 zenbakiko sarrera erregistro bidez, M.I.A.E.k MUGABURU SL enpresaren izenean, Tokiko Gobernu Batzarrak 2018-2-12an Jarduera eta Obra ematearen erabakian eskatutako dokumentazioa aurkeztu du. Tartean Jarduera Sailkatuan aritzeko Aurretiazko Komunikazioa, eta dagokion Egiaztatze Teknikoko Ziurtagiria dokumentuak daude.

Aztertu dut interesatuak aurkeztutako dokumentazioa eta begiratu dut udaleko teknikariak egindako txostena. Horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Mugaburu SL enpresak Ipintza kalea 47an martxan duen erregai hornitegi jardueraren handitzearen aurkeztutako Jarduera Sailkatuan aritzeko Aurretiazko Komunikazioa, eta Egiaztatze Teknikoko Ziurtagiria JASOTZAT EMATEA

BI: Interesatuak indarrean dagoen ordenantza fiskalak 3.500 m2tako azalera duen jarduerarako dagokiona ordaindu beharko du. Hots, 729,48€

ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

7. Iturrin industrigunearen berrurbanizazio gauzatze proiektua eta mugikortasun planaren idazketa burutzeko kontratuaren esleipena INJELAN SL-ri egiteko proposamena (2019ID160003).

Lezoko Udalak 2020ko otsailaren 10eko Tokiko Gobernu Batzordearen Ebazpenaren bidez aipatu kontratuan onartutako eskaintzen puntuazio orokorra eta haren araberako sailkapena onartzea erabaki zuen.

Halaber, lehen sailkatuari, hau da, INJELAN,SLri dagokion dokumentazioa aurkeztea galdegin zion aipatu kontratua esleitua izateko.

Emandako epean INJELAN, SLri galdegindako dokumentazioa aurkeztu du, Obrak eta Azpiegituretako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Iturrin industrigunearen berrurbanizazio gauzatze proiektua eta mugikortasun planaren idazketa aurrera eramateko Zerbitzu Kontratua INJELAN,SL esleitzea.

BI: Erabaki hau aipatu kontratazio prozeduran eskaintza aurkeztu duten lizitatzaile guztiei jakinaraztea.

HIRU: Kontratua, hura esleitu izanaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita hamar laneguneko epean formalizatuko da.

KONTUHARTZAILETZA

8. Udaleko kanpo auditoretza lanak egiteko zerbitzuaren lehiaketara aurkeztutako eskaintzan sailkapena onartzeko proposamena (2019ID160005)

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko azaroaren 11n egindako ohiko saioan, udal auditoretzan lankidetza-lanak egiteko zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu zuen.

Espedientea izapidetu ostean, horretan agertzen diren txosten teknikoekin bat, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Eskaintzen sailkapena ontzat ematea:

  1. Betean Auditoría, S.L.P.
  2. Jose Luis Villagrán Sanchez

BIGARRENA: Lehen klasifikatuari eskatzea, eskaera jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita zazpi (7) egun balioduneko epean, lizitazio hau arautzen duen ABBAko 30.1.4. klausulan ezarritako dokumentazioa aurkezteko.

Klausula horretatik ondorengo agiriak salbuetsiko dira:

- G) puntuko behin-betiko %5eko bermea.

Azken dokumentu hau behin alkateak esleipen ebazpena eman ostean eta kontratua sinatu aurretik.aurkeztuko du.

HIRUGARRENA: Lehen klasifikatuari jakinaraztea ABBAren 30.1.6. klausularen arabera, aipatu epean errekerimendua behar bezala betetzen ez bada, enpresa lizitatzaileak eskaintza erretiratu duela ulertuko da.

LAUGARRENA: Alkatea ahaltzea kontratua lehenengo sailkatuari eslei diezaion; horretarako, aldez aurretik eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, eskatutakoarekin bat etorri beharko du eta epearen barruan entregatu beharko da. Era berean, alkateari erabaki hau eta, hala badagokio, zerbitzu-kontratua legeztatzearren beharrezkoak diren dokumentu publikoak nahiz pribatuak sinatzeko gaitasuna ematen zaio.

GIZARTE ZERBITZUAK

9. Lezoko udalerrian arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat ingurune irekian gizarte-heziketa zerbitzuaren lehiaketara aurkeztutako eskaintzan sailkapena onartzeko proposamena (2019ID170004)

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko abenduaren 9an egindako ohiko saioan, Lezoko udalerrian arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat ingurune irekian gizate-heziketa zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu zuen.

Espedientea izapidetu ostean, horretan agertzen diren txosten teknikoekin bat, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Eskaintzen sailkapena ontzat ematea:

1.- Gure Amets Gizarte Elkartea.

BIGARRENA: Lehen klasifikatuari eskatzea, eskaera jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar (10) egun balioduneko epean, lizitazio hau arautzen duen ABBAko 33.2.1. klausulan ezarritako dokumentazioa aurkezteko.

Klausula horretatik ondorengo agiriak salbuetsiko dira:

- l) puntuko behin-betiko %5eko bermea.

Azken dokumentu hau eta ABBAko 38.1.4an eskatutako ardura zibileko aseguru poliza, behin alkateak esleipen ebazpena eman ostean aurkeztuko dituzte, kontratazioko errekurtso berezia jartzeko 15 egun balioduneko epea pasa eta kontratua sinatu aurretik.

HIRUGARRENA: Lehen klasifikatuari jakinaraztea ABBAren 33.2.3. klausularen arabera, aipatu epean errekerimendua behar bezala betetzen ez bada, enpresa lizitatzaileak eskaintza erretiratu duela ulertuko da.

LAUGARRENA: Alkatea ahaltzea kontratua lehenengo sailkatuari eslei diezaion; horretarako, aldez aurretik eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, eskatutakoarekin bat etorri beharko du eta epearen barruan entregatu beharko da. Era berean, alkateari erabaki hau eta, hala badagokio, zerbitzu-kontratua legeztatzearren beharrezkoak diren dokumentu publikoak nahiz pribatuak sinatzeko gaitasuna ematen zaio.

10. Aste Santuko jai egunetan Aiton Borda taberna ixteko baimen eskaera onartzeko proposamena (2020GZ320001)

Aste santuko jai egunetan (apirilaren 9tik 12ra) Aiton Borda taberna ixteko eskaeraren espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea N.N.-ek apirilaren 9tik 12ra taberna ixteko egin duen eskaera.

BI: N.N.-ek abuztuan taberna 4 egunetan irekitzea eta oporrak abuztuaren 1tik 27ra egitea.

HIRU: Esleipendunak tabernan eta Elkartean erabaki honen berri ematea.

11. Gaxuxa Emakume Taldeari 2020. urterako diru-laguntza emateko proposamena (2020GZ360002).

Gaxuxa Lezoko Emakume Taldeak aurkeztu duen programazioa eta diru-laguntza eskaerak aztertuta, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: GAXUXA EMAKUME TALDEA-ri 14.500€ko diru-laguntza ematea 2020. urterako (AD- 174)

BI: Dirulaguntza izendu moduan onartzen zaio Gaxuxa Emakume Taldeari eta eransten den lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da. Lehena, diru-laguntzaren %70ari dagokiona, eskaera onartutakoan. Bigarren ordainketa, beste %30ari dagokiona, diru-laguntzaren zuriketa egin ondoren.

12. Behemendi Landa Garaperako Elkarteari, 2019. urteko diru-laguntzaren bigarren zatia ordaintzeko proposamena (Bidez Bide zerbitzua) (2019GZ360003).

BEHEMENDI LANDA GARAPENERAKO ELKARTEAk egin du gastuaren zuriketa, eta horri buruz Gizarte Zerbitzuetako teknikariak egin duen txostena ikusirik, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: BEHEMENDI LANDA GARAPENERAKO ELKARTEAk egindako gastuaren zuriketa onartzea.

BI: BEHEMENDI LANDA GARAPENERAKO ELKARTEAri, 2019. urteko diru-laguntzaren bigarren zatia ordaintzea.(AD-366/2019)

13. Lezoko udala eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartearen arteko 2020ko hitzarmena onartzeko proposamena (Bidez-Bide zerbitzua) (2020GZ360003).

Lezoko Udala eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartearen arteko 2020ko hitzarmenaren espedientea aztertutik, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko udala eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartearen arteko 2020ko hitzarmena onartzea

BI: Onartzea Behemendi Landa Garapenerako Elkarteari 6.000€ko diru-laguntza Bidez-Bide garraio zerbitzua sustatzeko (AD-176)

HIRU: Lezoko Udalak diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo dio Behemendi Landa Garapenerako Elkarteari. Diru-laguntzaren onarpenaren ondoren %70a ordainduko da eta beste %30a gastua zuritu ondoren.

14. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2020GZ010001).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzeko E.Z.Ak egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Hala, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: E.Z.Aeri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua laguntza pertsonalerako izango da eta astelehenetik ostiralera egunero arratsaldez ordu eta erdiz emango da. Zerbitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko ekarpen ekonomikoa 0€/orduko izango da datozen 12 hilabetetan, ondoren, ekarpen ekonomikoa berrikusi egin beharko delarik.

15. 2020.urteko Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eskaeren zerrenda onartzeko proposamena (2020GZ020024).

2020ko GLL eskaerak onartzeko espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea 2020.urteko GLL eskaeren zerrenda. Gastua guztira 23.060,94 € (A-112/A-175).

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

16. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2020ko otsailaren 24az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

17. Galde eskeak

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1433079tik 1433093ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna