Erabilera anitzeko osasun txartel berria eskuragarri dago Lezoko KZgunean

Al, 2008-02-18 10:26
Bost urteko epean OTI ordezkatzeko hedapen masiboa abian da telezentroen sarean. Erabilera anitzeko osasun txartel berria eskuragarri dago Lezoko KZgunean

Erabilera anitzeko osasun txartel elektroniko berriak ekin dio KZgunea sarean modu masiboan hedatzeari Basauriko (Bizkaia) eta Beasaingo (Gipuzkoa) esperientzia positiboen ondoren. Herritarren erabilerako osasun txartel elektronikoa doan eskatu, izapidetu eta entregatu ohi da aipatu berri ditugun udalerri horietan ez ezik, telezentro hauetan ere: Balmaseda, Berango eta Ermua (Bizkaia), eta Anoeta, Deba, Lazkao, Lezo eta Villabona (Gipuzkoa). Arabaren kasuan, Oion da txartelaren eskaerak asteko egun batzuetan onartzen dituen lehen udalerria.

Hurrengo urterako, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren erdia baino gehiagok edozein administraziok eskaintzen dituen zerbitzu telematiko guztiak bateratzen dituen txartel hori eskuragarri izatea dago aurrez ikusita.  Bost urtetan, egungo Osasun Txartel Indibiduala (OTI) ordezkatuko du. ONA (Osasun Nortasun Agiria) txartelak Izenpe erakundeak onartutako sinadura elektronikoa, ontzien jokoa, gertutasun antena, barra kodea eta banda magnetikoa ditu.

Txartel berri horrek, plastikozko dokumentu bakar batean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetarako (medikuarekin hitzordua online adostea, mediku aldaketa eskatzea eta abar) sarbidea eta udal bakoitzeko Internet bidezko zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea ahalbidetzeaz gain, Foru Aldundiaren izapideak (errenta aitorpena) egiteko eta gidabaimeneko puntuak kontsultatzeko (Administrazio zentrala) aukerak eskaintzen ditu. Gainera, erakunde pribatu batzuekin izapideak egiteko aukera ere eskaintzen du.

Ordenagailuan txartel irakurgailua erabiliz (KZgunea sareko ordenagailuek teklatuan dituzte gailu horiek) eta identifikazio gakoak sartuz, izapidetze telematikoak egin ditzakegu. ONA txartela Osasun Txartel Indibiduala (OTI) duten 16 urtez gorako pertsona guztiek eska dezakete.

KZgunean zure NANa aurkeztu ostean, txartel berria eskuratzeko izapideei ekingo zaie. Horren ondoren, Izenpe izeneko sozietate publikoak (hiru foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dutena) interesdunei posta bidez bidaliko die txartelaren gakoak (PIN eta PUK kodeak dituena) biltzen dituen gutun-azala duen eskutitza.   Txartelaren jabeak eskaera egin zuen KZgunean jaso beharko du txartela NANa eta Izenpek bidali dion eskutitza aurkeztuz.

Arloa edo saila