2009.eko Uztailaren 3ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2009ko uztailak 3, ostirala, 18:15etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza, María Pilar Legorburu Echegaray (bilera hasi eta gero etorri da), Urko Lopetegi Campano, Jaione Lekuona Irazusta, Kepa Garbizu Azkue, Enrique Figueroa Laboa eta Roberto Sánchez Sánchez.

Ez dira bileran izan Irati Aranburu Salaberria, Miguel Antonio Arrizabalaga Brusín eta Jesús María Martiarena Jaca. Azken hau, bilera aretoan izan da 18:00ak geroztik, baina atzerapena zela eta, alde egin du.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Alkateak barkamena eskatu du berandu hasi izanagatik. Maria Pilar Legorburu bidean omen da eta hura etorri zain egon delako atzeratu omen da Plenoaren hasiera.

Baita ere dio aparteko deialdia egin dela, deialdia ondoren diktaminatu diren proposamenekin, gai zerrendako gaiei azkar erantzun nahi zaielako. Deialdiko proposamenak aztertzeko eta bozkatzeko batzordeak egin direla dio alkateak, atzo Ogasun batzordea eta gaur Hirigintzakoa. Batzordeek proposamenak aldaketarik gabe onartu dituela dio alkateak. Azalpen hau ematen ari dela sartu da bilkuran Maria Pilar Legorburu zinegotzia.

Kepa Garbizuk dio bere iritzia idatziz eman duela eta batzordeen diktamenak ez duela ezertarako balio, diktamena dagoenik ezin dela ere aipatu.

Alkateak dio proposamen bakoitzaren urgentzia bozkatu dela gaurko bilkuran, proposamenekin egin zelako deialdia, nahiz eta batzordeek bere oniritzia emana izan gaurko bilkura honen aurretik. Gogoratu dio Kepa Garbizuri alkate zen garaian egin zituela honelakoak.

Kepa Garbizuk dio urgentziaren arrazoia oporrak gainean izanik eta urte sasoi horretan erabaki batzuk beharrezko duten gehiengo osoa biltzea zailagoa duelako alkateak. Alkateak esan dio opor garaia gertu badago ere gaur erabakitzera ekarri diren gaiak lehen bai lehen atera behar direlako direla urgenteak.

1.- Lezoko AA.SS 27 zenbakidun aldaketaren formulazioa eta parte hartze programa onartzeko proposamena, Papresa, SAUren instalazioak handitzeko lur hiritargarri industriala klasifikatzeko eta sailkatzeko. (2009HO310003)

 

Alkateak azaldu du urgentziaren arrazoia, espedientea lehen bai lehen beste erakundeetara bidaltzea dagozkion txostenak egin ditzaten. Kepa Garbizuk galdetu du zein arrazoi dagoen gaia urriko bilkurarako ez uzteko, deialdia egin zenean diktaminatu gabe zegoelako. Alkateak dio gaur goizean egin den Hirigintza Batzordean onartu dela diktamena.

Dena den gaiaren urgentzia bozkatu da eta onartu egin da aldeko sei botoekin eta aurkako hiru botoekin (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Roberto Sánchez).

 

Jon Legorburuk, gaur Hirigintza batzordean diktaminatutako proposamena azaldu dio osoko bilkurari. Honela dio batzordeak diktaminatutakoak:

Lezoko Udala Planeamenduko Arau Subsidiarioen berrikuspena izapidetzen ari da, Hirigintza Plan Orokor baten idazketaren bitartez.

Horrela, 2009ko ekainaren 10eko osoko bilkuran hartutako akordioaren bitartez Lezoko Udalak, Plan Orokorreko haserako onarpenerako dokumentua idazteko kontuan izan beharreko zehaztapen eta irizpideak onartu zituen.

Papresa, SAUk Lezoko Udalaren aurrean " Lezoko AA.SS 27 zenbakidun Aldaketa, Papresa, SAUren instalazioak handitzeko lur hiritargarri industriala klasifikatzeko eta sailkatzeko " dokumentua aurkeztu du.

2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legearen 103 eta hurrengo artikuluak 90 artikuluarekin batera xedatzen dutena kontuan izanik, Lezoko Udalari dagokio proposaturiko arau aldaketaren formulazioa.

Proposatzen den aldaketa Lezoko Udalak Plan Orokorrerako onarturiko irizpide eta zehaztapenekin bat datorrela kontuan izanik.

Aipatu 2/2006 Legearen 90 eta 108 artikuluan jasotakoa kontuan hartuz 2009ko uztailaren 3ko Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako Batzordeak, Jon Legorburu, Haritz Salaberria eta Iñigo Esnaolaren aldeko botoarekin eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: AA.SS 27 zenbakidun Aldaketa, formulatzea, Papresa, SAUren instalazioak handitzeko lur hiritargarri industriala klasifikatzeko eta sailkatzeko

BI: Babes zibil, ingurugiro, kultur ondare eta natur ingurunean eskumenak dituzten Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren organoei bere ordenamenduarengatik errespetatuak izan behar duten ingurugiro, kultur ondare eta natur ingurunearen baldintzatzaileen eta egon litezkeen arriskuen berri eskatu. Behar bezalako justifikazio tekniko eta juridikoekin bi hilabete gaindituko ez dituen epearen barruan mango da.

HIRU: Espedientean jasotzen den Hiritarren Partehartze Programa onartzea.

LAU: Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko sailera, aipatu Arau aldaketaren ingurumen eraginaren azterketa bateratuari hasera emateko jakinarazpena igortzea.

 

Kepa Garbizuk bere harridura azaldu du proposamenak Lezoko lur antolaketaren ezker abertzalearen ukitu ezina zen gunetako bat ukitzen duelako, Iratiko basoen pare kontsideratzen duten Herriondo ingurunea. Jaurlaritzak bultzaturiko PTS Agroforestal delakoari alegazioak egiteko ere Herriondo babestearen argudioa erabili omen du gobernu taldeak eta orain guztiz kontrakoa dakarrela bilkura honetara salatu du Kepa Garbizuk. Horrek bere arrazoia izango omen du dio Garbizuk. Dena den, gogoratu du Papresak iharduera ekonomikoaren gaineko zerga Errenterian ordaintzen duela eta zalantza batzuk zerrendatu ditu: osoko bilkurak ez daki dirutan nola itxi nahi den tratua, ia Isastiko Lopek aipatutako inguru horietatik doan herribidea nola geldituko den informaziorik ez dagoela dio, lur eremu guztia ez dela guztiz Papresarena, ez dela argitu dokumentuen tramitazioan abantzea egingo den. Baita ere galdetu du aldaketa honek Papresak aipatzen duen ziklo konbinatuko asmoarekin hartu emanik duen.

Hirigintza delegatuak, Jon Legorburuk, dio onarpen tramitazioan argituko direla zalantza guzti horiek. Dena den alkateak batzuk erantzun ditu: onarpen prozedura abantzetik hasi ordez hasierako onarpenetik hasiko dela, Herriondorekin orain arte izan den jarrera mantentzen dela, eta proposamen honekin gehiago babestuko dela inguru hori, industrial lur eremu berri honen iharduera ekonomikoen gaineko zerga Lezori ordainduko zaiola eta lur zoru legearen arabera udalari aprobetxamenduaren %15 dagokiola. Herribidearen kontuan ere udala gainean egongo dela dio alkateak.

Hirigintza Batzordeak diktaminatutako proposamena bozkatu da eta onartu egin da aldeko sei botoekin, aurkako bi (Kepa Garbizu eta Enrique Figueroarenak) eta abstentzio batekin (Roberto Sánchezena).

2.- 09/415 Alkatearen dekretua berreztea, zeinaren bidez EAEANn administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea erabaki den, Portuko Agintaritzako Kontseiluak apirilaren 28an hartutako akordioaren aurka, Portuko Plan Berezia berridaztea erabaki duena (2009H0450006).

 

Alkateak dio auzi errekurtsoa tartekatzeko epea zela eta, urgentziaz alkate dekretuz erabaki behar izan zuela errekurtsoa tarteratzea. Alkateak dio auzia Portu eremuko plan bereziaren idazketa nori dagokion argitzea dela, Aldundiarena edo udalena. Dena den gogoratu du osoko bilkurak gaia honen inguruan apirilaren 9an hartutako erabakia.

Kepa Garbizuk apirilaren 9ko bilkuran esandakoa errepikatu du, hau da, ahalmena argitzearen alde baina Aldundiak hasierako onarpena emango balio plan bereziari alegazioak aurkeztearen alde.

Gaia Hirigintza batzordean aztertu eta bozkatu da, ondorengo diktamena onartuz:

LRBRL 7/1985 Legearen 21.1, k) artikuluak xedatzen duena kontuan izanik 2009ko uztailaren 3ko Hirigintza, Ingurumena, Obra eta Zerbitzuetako Batzordeak Jon Legorburu, Haritz Salaberria eta Iñigo Esnaolaren aldeko botoarekin eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: 09/415 Alkatearen dekretua berrestea: EAEn administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Portuko Agintaritzako Kontseiluak apirilaren 22an hartutako akordioaren aurka, zeinaren bidez Portuko Plan Berezia berridazten den .

 

Diktamena ahobatez onartu da.

3.-107 Poligonoko 2-A lursailaren jabari osoa besterentzeko kontratuaren behin behineko eta behin betiko esleipena Tokiko Gobernu Batzarrean delegatzeko proposamena (2009H0380004).

 

Alkateak dio ekainaren 1oeko osoko bilkuran, erabaki ez zen gaia dela, nahiz eta aurrez Hirigintza batzordean aipatu eta onartua izan. Honela dio diktamenak:

Lezoko Udalak 2009ko ekainaren 10an buruturiko Osoko Bilkuran 107 Industri Poligonoko konpentsazio proiektuko emaitzazko 2-Alursailaren jabetza osoa besterentzea erabaki zuen.

Lursail honen balioa kontuan izanik, bere kopuruagatik osoko bilkurari dagokio besterentzeren erabakia hartzea.

Haatik, LRBRL 7/1985 Legearen 22.4 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik 2009ko uztailaren 3ko Hirigintza, Ingurumena, Obra eta Zerbitzuetako Batzordeak Jon Legorburu, Haritz Salaberria eta Iñigo Esnaolaren aldeko botoarekin eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: 107 Poligonoko 2-A lursailaren Jabari Osoa besterentzeko kontratuaren behin behineko eta behin betiko esleipena Gobernu Batzarran delegatzea.

 

Gaiaren urgentzia aldeko zortzi botorekin onartu da eta abstentzio batekin (Roberto Sánchez).

Kepa Garbizuk dio ados dagoela delegazioarekin beti ere osoko bilkurak onartutako baldintza agirien arabera egiten bada.

Diktamena bozkatu eta onartu egin da zortzi boto aldeko eta abstentzio batekin (Roberto Sánchez).

 

4.- Epe motzerako mailegua onartzeko proposamena.

 

Bilkura deialdia egin zenean oraindik batzordean diktaminatu gabe zegoenez, osoko bilkura deitu izana arrazoitu du alkateak. Alkateak dio gaiak presa duela, udalaren tesoreria arazoei lagundu ahal izango diolako. Urtero udalak egiten duen operazio bera dela, aurten baldintzak gogortu egin direlarik Hazienda batzordean azaldu den bezala, interes tipoa igo egin baita.

Gaia eztabaidatu eta bozkatzeko urgentzia bozkatu eta onartu egin da aldeko bost botokin eta hiru abstentziokin (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Roberto Sánchez).

Hazienda batzordeak diktaminatutako eta deialdiarekin batera bidalitako proposamenak honela dio:

 

Batzordeko lehendakariak aurkeztu du diktamen proposamena altxortegi-eragiketa bat ituntzeko, gehienez urtebeteko eperako, diruzaintzako behar iragankorrak betetzeko, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Entitateen aurrekontuei buruzko, abenduaren 19ko, 21/2003 Foru Arauaren ildotik.

Diktamen proposamenak badu aginduzko bere txostena udal kontu-hartzaileak egina.

Proposamenaren xedea altxortegi-eragiketa bat ituntzea da, ezaugarri hauekin:

  • - Eragiketaren zenbatekoa: 1.000.000 €
  • - Entitate finantzaria: La Caixa.
  • - Epea: 12 hilabete.
  • - Xedea: Altxortegi-behar iragankorrak betetzea.
  • - Interesak: hiru hilero.
  • - Amortizazioa: bukaeran.
  • - Interes tipoa: Hiruhileko euribor +% 1,25 erabili den kopuruaren heinean kobratzen da.
  • - Erabiligabeko batez besteko saldoaren komisioa %0.
  • - Gaindituaren komisioa: % 0.

Haritz Salaberria, Jon Legorburu e Iñigo Esnaola zinegotzien aldeko botoekin eta Kepa Garbizu (EAJ-PNV) eta Roberto Sánchez zinegotzien abstentzioekin, Ogasun Batzordeak diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Altxortegi eragiketa ituntzeko proposamena onartzea goian seinalaturiko zehazpenen arabera.

 

Kepa Garbizuk proposatu du hurrengoetarako beste banketxeen eskaintzak ere eskatzeko.

Hazienda batzordeak diktaminatutako eta deialdiarekin batera bidalitako proposamena bozkatu dira eta onartu egin da aldeko bost botokin eta hiru abstentziokin (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Roberto Sánchez).

5.-2009ko udal aurrekontuaren aldaketa onartzeko proposamena: transferentziak, 030003/2009 espedientea (2009KO020003).

 

Alkateak dio ez dela gai urgentea baina ogasun batzordean aurkeztua eta azaldua dagoenez, bilkura hau aprobetxatuz kopuru txikia duen kreditu aldaketa onartzea proposatzen dio osoko bilkurari.

Honela dio deialdiarekin bidalitako proposamenak, atzoko Hazienda Batzordean diktaminatu zenak:

Kreditu Aldaketaren espedientea egiten ari denez, 2008ko aurrekontuko gastuen aurrekontuko partiden arteko kreditu transferentziaz, 2009ko ekainaren 11ko D09/00400 dekretuaren bidez hasia, Ogasun eta Kontuetako Batzordeak, 2009ko maiatzaren 6an egindako bilkuran, Haritz Salaberria, Jon Legorburu eta Iñigo Esnaola zinegotzien aldeko boto ponderatuekin eta Kepa Garbizu (EAJ/PNV) eta Roberto Sánchez zinegotzien abstentzioarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Kreditu Aldaketarako espedientea onartzea, gastuen aurrekontu partida batzuen artean kreditu-transferentziarengatik identifikazio zk. 30003/2009, 2009-06-11koa eta zenbatekoa 1.800€.

 

 

PARTIDA

AZALPENA

FUNTZIONALA

GEHITU

GUTXITU

Kreditu

Ret.

357

Fondo Bibliografikoak

451.20

-1.590

66

Renting

Kopiagailua

451.20

-210

111

Prentsa eta argitalpenak

451.20

1800

GUZTIRA

1800

-1.800

Osoko bilkura egin zenean gaia diktaminatu gabe zegoenez, gaia eztabaidatu eta bozkatzeko urgentzia erabaki da lehenik, hura onartuz aldeko bost botokin eta hiru abstentziokin (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Roberto Sánchez).

Ondoren eduki bera duten proposamena eta diktamena bozkatu dira eta onartu egin da aldeko bost botokin eta hiru abstentziokin (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Roberto Sánchez).

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 18:50etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 761.118.etik 761.123.ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna