2018 ekitaldirako Ordenan­tza Fiskalak, hasierako onarpena

Og, 2017-11-02 10:50

Udalba­tza­rrak, 2018/10/20an egindako ezohiko bilkuran, hasierako onarpena eman zaio 2018 ekitaldirako ordenan­tza fiskalen aldaketari.

Ondoren aipa­tzen den moduan jendaurrean jar­tzen dira:  

a)  Aztergai dagoen lekua: Kontuhar­tzaile­tzan (Alondegia, Guru­tze Santuaren Plaza, 3).

b)  Azter­tzeko eta, hala balegokio, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko epea: Hogeita hamar lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.

c)  Erreklamazioak edota iradokizunak aurkezteko bulegoa: Udale­txeko Erregistro Nagusian, 8:30tik 13:30ra, astelehenetik ostiralera.

d)  Jaso­tzen dituen organoa: Udalba­tza­rra.  

Jendeari erakusteko epea igaro­tzen bada inolako erreklamaziorik edo oharpenik jaso gabe, behin betiko onartu­tzat joko dira, beste erabakirik hartu gabe.

Denek jakin dezaten ematen da argitara iragarki hau eta ondoko legea kontuan hartu da: 11/1989 Gipuzkoako Hazienda Lokalen Foru Arau Erregula­tzailearen 16. artikulua.

Lezo, 2017ko urriaren 20a.—Jesus Maria Martiarena Jaca, alkatea. (7254)

Arloa edo saila