Doako prestakuntza ikastaroak langabetuentzat

Ar, 2017-10-10 16:43

Ikastaro guztiak Lanbidek eta Europear Gizarte Funtsak diruz lagunduta burutzen dira eta sektore bereko enpresetan praktika aldia daramate

Eskualdeko garapenerako Agentziak langabetuentzat garatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea irekita dago Lanbideren web bidez edo Lanbideren bulegoetan. Ikastaro hauek ondorengo arloetan profesionaltasun ziurtagiria lortzea baimenduko dute:

INDUSTRIA HODIGINTZAKO DISEINURAKO PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA (3. MAILA) 440 ORDU Hasiera data: azaroak  2, Tokia: Oiartzun


PRODUKZIOAREN KUDEAKETA FABRIKAZIO MEKANIKOAN PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA (3. MAILA) 310 ORDU Hasiera data: azaroak 6 Tokia: Oiartzun

TRESNERIA INDUSTRIALAREN MANTENTZE ETA MUNTATZE MEKANIKOA PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA (2. MAILA) 510 ORDU Hasiera data: azaroak 20. Tokia: Don Bosco - Errenteria

TXIRBIL HARROKETA BIDEZKO MEKANIZAZIOA PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA (2. MAILA) 540 ORDU Hasiera data: abenduak 4. Tokia: Don Bosco - Errenteria

Informazio gehiago 943510200 telefonoan, Oarsoaldea,
Olibet poligonoa, 6 behea – Errenteria

Arloa edo saila