Formazio eskaintza gazteen lan aukerak areagotzeko

Al, 2017-12-04 12:04

Aurreko deialdiak izan duen arrakasta ondoren, 15 gazte gehiagok izango dute Hazilaneko seigarren deialdian parte hartzeko aukera. Aurreko edizioetan parte hartu duten 20 eta 44 urte bitarteko 85 gazteetatik, %89ak lan munduan barneratzea lortu du, beraien gaitasunak hobetu eta aktibatzen dituen programa honi esker. Izen ematea: gaurtik abenduaren 27ra arte.

Bostgarren deialdia oraintxe amaitu denez eta eskualdeko gazteen eta enpresen artean izan duen arrakasta kontuan hartuta, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalerriak, Oarsoaldeako Eskualdeko Garapen Agentziaren bidez, Hazilan proiektuaren seigarren deialdia abian jarri dute. Prestakuntza praktikoa da eta gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzera bideratua dago, beti ere enpresen beharretara egokituz.

Egitasmoaren helburua langabezian aurkitzen diren gazte kualifikatuak lan mundura hurbiltzen laguntzea da, beren lan aktibazio eta lan txertaketa bultzatuaz, hori guztia prestakuntza saioak eta enpresekin harreman zuzenak sustatuaz.
HAZILAN egitasmoa 20 eta 44 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago, edozein espezialitateko Goi Mailako Lanbide-Heziketa edota Unibertsitateko ikasketak dituztenak.

Aukeratuak diren gazteek hasiera batean 80 ordutako formakuntza praktiko bat jasoko dute gaitasun pertsonal zein profesionaletan, ondoren beraien ibilbidea jarraituko dutelarik eskura jarriko zaizkien baliabide ezberdinen bidez; negozio bat martxan jartzen lagunduaz, enpresa batean praktikaldi bat beteaz, enpresa erreal batean proiektu zehatz bat garatuaz, prestakuntza zehatz bat burutuaz edo norberaren auto-hautagaitza prozesua planifikatuz teknikarien laguntza pertsonalizatuarekin.

Informazioa eta inskribapena


Oarsoaldeak interesa duten pertsonei informazio saioak emango dizkie 2017ko abenduaren 18an, Oarsoaldeak Pasaian duen bulegoan, Euskadiko etorbidean, merkatuko eraikinean.

Informazio saioetara bertaratu nahi duten pertsonek aldez aurretik Oarsoaldea agentziari deitu behar diote.

Izena emateko epea, gaurtik abenduaren 27ra bitartekoa izango da, ondoren izena ematen duten guztiekin aukeraketa prozesu bat egingo da elkarrizketa baten bidez.

Informazio gehiago: www.hazilan.eus
 

Arloa edo saila