Organikoen eta errefusaren edukiontziak itxiko dira datorren astean

Ar, 2021-09-14 23:34

Txartela erabiltzea ezinbestekoa izango da.

Lezoko udal gobernuak 2020ko martxoan COVID-19ari aurre egiteko hartutako segurtasun-neurrietako bat organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekitzea izan zen.

Gaur egun, COVID19-aren krisiaren egoera egonkortzen ari da eta bilketa selektiboaren datuak okerrera doaz. Horregatik eta San Marko Mankomunitateak emandako gomendioei jarraruz, udal gobernuak ondorengo erabakia hartu du:

- Organikoaren eta errefusaren edukiontziak ixtea: 2021eko irailaren 20ko astean zehar.

Aipatutako datatik aurrera hondakinak edukiontzi horietara bota ahal izateko txartela erabiltzea ezinbestekoa izango da.

Herritarrei gogorarazten zaie hondakin bakoitza dagokion edukiontzian utzi behar dela eta erabat debekatuta dagoela hondakin-poltsak edukiontzien kanpoaldean uztea.

Herritarren batek txartela galtzen badu, berri bat eskatzeko aukera dago: aurrez aurre udaletxeko erregistroan edo telematikoki ziurtagiri edo sinadura elektronikoa erabiliz: www.lezo.eus webgunean.

Zalantzarik izanez gero hondakin-bilketako informazio bulegoarekin harremanetan jarri 943521538 telefonoan edo hondakinak@lezo.eus helbide elektronikoan.