Antzerkia

Antzerkia

Zuloak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Izaki sexuatuak gara eta oraintxe konturatu gara. Zein da gure ardura jabe egiten garenean? Zein da ardura bilaketa aurkituta ematen digutenean? Norena da? Galdera asko erantzunik gabe eta erantzun asko galderarik gabe

(Pasaia eta Lezoko 16 urteko gazteek sortua eta taularatua).

Antzerkia

Zehar

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Tximeleta askoren bizitzak bi aste besterik ez du irauten. Baina tximeleta bezela jaio aurretik hamar egun bizi zen krisalida moduan, eta aurretik beste bi aste harra izan zen, eta aurretik lau egun arrautza... Non hasi eta non bukatzen da honen bizitza? Nor ausartzen da ziklo segida horretan muga bat jartzen?

Inguratzen gaituen guztiak, gu barne, etengabeko mugimendu zikliko batetan parte hartzen du. Jaiotze eta hiltze errepika baten baitan. Eta gure begietara zerbait hiltzen denean, beste ziklo baten parte izatera pasatzen da. Beste mugimendu berri batetan bilakatzen da. Azken finean bizirik darrai nolabait.

Guk asmatutako denbora finitoa motz gelditzen da amaigabeko jario infinito hori neurtzerako orduan.

Hemen, pertsona baten transformazioen testigu izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat. Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea.

Antzerkia

Tomaxen abenturak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du. Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira. Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira.

Antzerkia

Cabezas de cartel

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Antzerki konpainia txiki bat bete betean lanean ari da. Askeak izan, zuzen jokatuz, horixe da gaia. “Cabezas de cartel” lanaren momento gorenean sartuko gara, non printzipio etikoak eta norbera garrantzitsu sentitzeko beharra aurrez aurre jarriko diren.

Antzeslan berri baten sortze prozesuan ematen den une pribatu horren ikusle izatea proposatzen digute, justu artistek libre sortzeko daukaten gaitasaunez arituko diren unea. Zuzen jokatu gura dute, Politikoki zuzenari edo komertzialtasunari amore emon barik. Antzerkiaz ari dira, meta antzerkiaz, antzerki dokumentalaz, antzerki pobreaz.

Egilea: Javier Manzanera y Celia Nadal
Zuzendaria: Luis Felpeto
Antzezleak: Celia Nadal, Javier Manzanera
Musika: Santi Martín
Soinua: Robert Wilson
Argiztapena: Pedro A. Bermejo
Iraupena: 90 min.
16 urtetik gorakoentzat

Bideo laburpena: https://www.youtube.com/watch?v=p3gxiFgHFv8&t=1s 

Antzerkia

Jon beldurgabea

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean,  Alfonso Diez eta Aitor Fernandino aktoreek, Grimm Anaiak idatzitako eta Inma Infiestak itzulitako  "Jon Beldurgabea" izeneko antzerki emanaldia eskainiko dute.

Jon gazteak ez daki beldurra zer den, beraz, haren aitak aholku zentzuduna eman dio, behin eta berriro zein ote den azaltzen saiatu ondoren: goxo-goxo bizi den etxea utzita, beldurraren bila abiatzea.

Antzerkia

Atzerrian lurra garratz

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

atzerrian lurra garratz irudia.jpgatzerrian.jpgAurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?

Antzerkia

Futbolistok

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ikuskizun honen ardatz nagusia, Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia da. Futbolisto baten konfidentziak, bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzeaz gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide. Horrez gain, jendaurrean lehenengoz, goi-mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz (gazteleraz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere hitz egingo du.

Antzerkia

Hor konpon Marianton

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Makinak iritsi dira gure artera... eta hemen geratzeko, gainera. Telebistak, sare sozialak, "makinita" arruntak, denon eskuetan daude, baita gure seme-alaba txikien eskuetan ere. Ikasi behar dugu makinekin gozatzen, baina menpean erori gabe. Hori baita Joni, istorio honetako protagonistari gertatzen zaiona. Umorearen, bertsoen eta txotxongiloen laguntzarekin, eta denon parte-hartzeari esker, lor dezakegu.

Antzerkia

Shakespeare en Berlín

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Berlin 1933. Hiru lagunen istorioa: Martin eta Elsa (zine alemaniarrean lanean diharduen bikote ezkonberria) eta Leo, jatorri judua duen antzezlea.

30eko hamarkadako garai zoriontsu hartan bizi dira hirurak pozik. UFA estudioetako zinea, antzerkia eta Berlineko kabaretak… Baina nazismoak boterea hartzen duenean, egoera eten eta gainbehera etorriko da. Amtzezlanak 1933 eta 1946 urteen arteko lau aldi jakinetara eramango gaitu eta garai horietan izandako gertakerek pertsonaia hauengan zer eragin zuen ezagutuko dugu. Gau batean euren arteko harremana betiko aldatuko duen zerbait gertatuko da.

Historiaren edozein garaitan gutako edonork izan lezakeen dilema, konpontzeko zaila. Zenbait sari eta izendapen jaso ditu 2017ko Max sarien bi kategoriatan.

  • Egilea: Chema Cardeña
  • Zuzendaria: Chema Cardeña
  • Antzezleak: Iria Márquez, Chema Cardeña, Juan Carlos Garés.
Antzerkia

Igel euria

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Gaixotasun mental bat diagnostikatuta duen pertsona bat bere buruaz beste egiteko gertu dago. Flashbacken bidez, pertsonaia honen bizitzara bidaiatuko dugu, bere gaitzaren prozesua islatuz: ukapena, onarpena, beldurra, buruargitasuna, umorea, errebeldia.

Berarekin batera barre eta negar egingo dugu, zuzeneko eta grabatutako eszenen arteko joko batean, PERFORMANCE-aren hurbileko lengoaia teatral bat erabiliz. Bidaia emozional eta surrealista bat, berriro ere hasierako eszenara eramango gaituena: protagonistaren suizidioaren aurreko unera.

Bere buruaz beste egingo du ala ez? Galdera hau ebatzi gabe geratuko da. Ez gara inor hau epaitzeko. Bere erabakia da. Gurea entzutea da.

Fikzioa egiazko testigantzaz zipriztindua dago, batzuk zuzenean ikusiko ditugu eta besteak grabazioen bidez. Hauek tramarekin bat egingo dute, etenik sortu gabe. Bide bakarrarekin: aniztasun mentala duten pertsona hauen izaera aldarrikatuz: pertsonak dira gaixoa izan aurretik.

Bideo-promo: https://www.youtube.com/watch?v=K0Dqj-U5DBs