Dantza

Dantza

Lasala 10 urte

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Testurik gabekoa
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Lasalak, Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainiak, 10 urte betetzen ditu aurten. 2013an sortu zenetik, konpainia etengabeko araketan ari da hizkuntza fisiko bat eta egungo estetika bat sortzeko helburuz, taldearen kezkak islatzeko eta kezka horiei erantzuteko. Ibilbide betea eta aberasgarria, zeinari esker hizkuntza koreografiko sendoa lortu baitu, konpainiaren bereizgarria, ezbairik gabe.

Lasalaren bilakaera beraren obretan ikus daiteke. Ikuskizun honetan, piezarik enblematikoenez gozatuko dugu, bidaia bat izango baita ikus-entzuleentzat, hasieratik gaur egun arte.

Konpainiari bere lana aitortu zaio bai Euskadin eta bai Espainiako Estatuan, bai Europan eta bai Taiwanen edo Kanadan, esaterako, haraino iritsi baitira Lasala proiektu koreografikoaren uhinak.

Informazio gehiago: LASALA LASALA (lasala-lasala.com) 

Ondoren "Txalostean" izango dugu, eta dantzariekin eta zuzendariarekin hitz egiteko aukera izango dute ikusleek.

Multimedia
Dantza

Ertza "Otempodiz"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Testurik gabekoa
Prezioa
DOAKOA - EZ DA SARRERARIK BEHAR
Lugar
Goiko plaza

ZUEK ERLOJUAK DITUZUE, GUK DENBORA DUGU

Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena falta. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun ahalmena, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da.

“OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.

Fitxa artistikoa:

  • Berezko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta
  • Dantzariak: Fenias Nhumaio eta Deissane Machava
  • Ekoizpena: Ertza Sorkuntza Artistikoa, S.L.
Multimedia
Dantza

Dab "Nun zira?"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Testurik gabekoa
Prezioa
DOAKOA - EZ DA SARRERARIK BEHAR
Lugar
Goiko plazan

Nun Zira?-k gizaki izateaz hitz egiten digu, partekatzeaz, izatearen existentzia balorean jartzeaz eta maite ditugun pertsonekin elkar bizitza bat sortzeaz. Ikuslea ikuspuntu beliko batean kokatuz, bikote bat osatzen duten bi dantzariek, abesbatzaren babesean, mementu intimoenetatik giza biziraupenaren borrokarik krudelenerarte bidai bat sortuko dute, non maitasuna izango den tramaren heldulekua. Egoera traumatiko bat bizi ondoren, NORTASUNA berreraiki behar da eta ibilbide horretan datza Nun Zira? pieza.

Fitxa Artistikoa

  • Ideia originala: Iker Sanz
  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Xián Martínez
  • Ekoizpena eta gestioa: DAB
  • Musika: Iñaki Palacios
  • Jantziak: Raquel, BUJ Estudio
  • Interpreteak: Marina Eskisabel, Iker Sanz
Dantza

Lezoko Aurresku Txapelketa

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditorima

Murixka Dantza Taldeak antolatuta, Lezoko Aurresku Txapelketa jasoko du Gezala Auditoriumaren oholtzak. Gipuzkoako Aurresku Ligako azken dantzaldia arratsaldeko 16:30 hasiko da.

Dantza

Abundance

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Desirari eustea ordena mantentzea da, baina baita izan ditzakegun esperientzia berrien aurrean pareta bat eraikitzea ere. Desira askatzeak, aldiz, gure zentzumenak areagotzen ditu, baina aldi berean, KAOSA eragiten du. 

Abundancek indarrean dirauen pentsamolde erromantikoa ezbaian jartzen du. Obrak, printze eta printzesaren istorioa desagertarazi nahi du, oraindik hain ukaezina den monogamia zalantzan jarriz. Izan ere, bizitzeko modu honek norbanakoaren fantasiak guztiz ixilarazi ditu, benetako desirak gure buruetan giltzapetuta geratuz.

Bost interpreteek, dantzatuz, jabetza, esklusibotasuna, zeloak eta leialtasuna garaituko dituzte.

Erromantizismo toxiko hau iraultzeaz gain, piezak gizarteak zahartzaroarekiko duen ikuspegi negatiboarekin amaitzea du helburu. Honela, honen aurkako diskurtsoetatik ihesiz benetan boteretsua den adineko pertsonaia aurkeztuko da taula gainean. Berak, askatasun osoz eta bere urteek emandako esperientziatik abiatuz, belaunaldi berriari desioen unibertso honen berri emango dio, beren kabuz erabakiak hartzeko trebatuz.

52 minutuko obra hau, 2022ko maiatzaren 29an estreinatu zen Donostiako Gazteszena aretoan.

OSA+MUJIKArentzat hain garrantzitsuak diren elementuak ditu pieza honek ere; biziki landutako estetika boteretsu eta koloretsua da, mezu zuzen eta indartsu batekin. 

Fitxa artistikoa

  • Egilea: OSA+MUJIKA
  • Koreografoa: Jaiotz Osa
  • Zuzendaritza Eszenikoa: OSA+MUJIKA
  • Dantzariak: Cristina Aldasoro/Rafke Van Houplines/Carlos Ojeda/Maddi Ruiz de Loizaga/Jaiotz Osa
  • Musika: Gartxot Unsain
  • Jantziak/Eszenografia: Xabier Mujika
  • Argiztapena: Alvaro Estrada
  • Argazkiak: Mariló Miguez
  • Bideoa: Etawoski
  • Ekoizpena: OSA+MUJIKA
Dantza

Los Perros

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Garai digitalean jaio direnak, beren garaiko seme-alabak direnez, egoera ezegonkor eta nahasi batean daude, eta horrek deshumanizazio- eta isolamendu-prozesu baten aurrean jartzen ditu (eta jartzen gaitu); horretarako, badirudi konponbiderik arrakastatsuena banakako blindajea dela, identitate bereizi bat edo marka pertsonal bat sortzea.

Inoiz baino gehiago, salgai dagoen produktu bat gara, eta gaztetasuna da balorerik gutiziatuena. Garaikidetasunak gorputz hauskorrak suntsitzen ditu, zaurgarrienak zatikatzen ditu eta baztertzen ditu matxinadarako aukeraren eta otzantasunaren artean eztabaidatzen duten (dugun) moldakaitzak.

Etengabeko borroka ezezaguna den kontraesan horretan bestearen beharra sortzen da, ulermena, enpatia, errukia eta maitasuna premiazko baliabide gisa.

Los Perros antzezlanak erresistentzia-egoera batera iristea proposatzen du, noraezean dabiltzan txakurrak bezala, topo egiten duten txakurrak, zaurgarritasuna aitortuz, poza –baina baita mina ere– partekatzen dutenak, erortzen eta altxatzen direnak, dantzatzen direnak; maitasunaren, eskuzabaltasunaren eta konpromisoaren bidez matxinatzen diren txakurrak, amankomuneko ibilbidean beren bizitzen zentzua aurkitzeko; indarkeria eta hondamena elkarrekin gainditzeko.

Errepikapenaren trantzetik irudien segidarekiko lilurara doan proposamena da, denbora eta lengoaien gurutzaketa etengabean: Iraganari lapurtu eta geroari botatako irudiak, orainaldiko irudiak iraganaldiak zikindutakoak, plastika garaikidetik antzinako forma lurtarretara.

Bi gizon besarkatuta.

Bi gizon dantzan, dena amaitu eta dena berriro hasi arte.

AKTOREAK

Martxel Rodríguez eta Jon López.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

  • Zuzendaria: Led Silhouette
  • Egilea, zuzendari artistikoa eta koreografoa (aktoreekin elkarlanean): Marcos Morau
  • Testuak: Carmina S. Belda
  • Itzulpena: Gaizka Sarasola eta Mattane Rodriguez
  • Ahotsa: Oier Zuñiga
  • Zuzendaritza teknikoa eta argiztapen-diseinua: Andoni Mendizabal
  • Musika eta soinuaren diseinua: Cristóbal Saavedra
  • Eszenografia: David Pascual
  • Argazkigintza: Irantzu Pastor
  • Jantzigintza: Cobos Vestuario
  • Maskarak eta tresneria: Juan Serrano - GADGET Efectos Especiales
  • Protesiak: Martí Doy
  • Ekoizpena eta banaketa: Led Silhouette
  • Ekoizpen-laguntzailea: Nagore Martínez

Informazio gehiago: www.ledsilhouette.com

Iraupena: 50’

Dantza

Natura 2021

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Dantza, performance eta ikus-entzunezko pieza bat da NATURA 2021, dantzari bat protagonista duena, eta bere izaeraren sakonetik ibilbide bizia partekatzen du publikoarekin. Emakume ausarta da. Ahalduntzearen aldeko oda bat da NATURA 2021, bai eta jarrera bat eta helburu bat, aurrera egitea alegia, defendatzeko gune bat sortzeari oda bat ere. 2018ko NATURA piezaren berrikuspena da NATURA 2021.

Fitxa artiskoa

  • Interpretea: Paula Parra
  • Mugimendua / Testua: Paula Parra, Ion Estala
  • Kanpoko begirada: Jaiotz Osa
  • Laborategia: Julen Cano, Ana Barrantes, Ion Estala
  • Musika / Ikusizkoak: Ion Estala
  • Jantziak: Clara Virgili
  • Filmmaker-a: Alvaro Sau
  • Trailerra: LACØRTE Films
  • Ekoizpen exekutiboa / Banaketa: Ana Barrantes
  • Ekoizpena: NODE
  • Sorkuntza / Zuzendaritza: Ion Estala

 

Dantza

Burdina

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Obra intimoa eta aldi berean unibertsala. Bizitzaz, heriotzaz, etxea uzteko beharraz, integrazioaz, maitasunaz, emakumeen paperaz, galeraz, minaz eta zoritxarra gainditzeaz mintzo da; eta hori guztia testuinguru jakin batean: Euskal meatzaritza eta industria garaia.

Barrenak harriaren kontra egiten duen zarata, flamenkoa, euskal kultura, sorkuntza eta bapatekotasuna, tradizioa eta modernitaterik indartsuena..., urrutitik, bereziki Andaluziatik, Bizkaiko meategietan lan egitera iritsi ziren gizon eta emakume haiei omenaldi bat egiteko.

Musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna da, meatze eta industria testuinguru batean kokatua. Meategia elkargune bezala; eta langileei, migratzaileei, ipar-hegoaren arteko elkarrekintzari, kultura desberdinen arteko aberastasunari gorazarre ere bada.

Burdinak, gainera, garai hartako eta ezkutuan egon den emakumeen testigantza berreskuratzen du. Bera da ikuskizunean dantzatzen duen bakarra. Bakarrik, ahaltsu, obra intimo baina baita unibertsal batean ere, ibilbide ospetsuko talde batek taularatua era indartsu eta txundigarri batean, non harri-zulatzaileak eta flamenkoaren paloak agertokiaren gainean modu naturalean bizi diren.

Antzezleak: Beñat Achiary, Adriana Bilbao, Raúl Micó, Guillermo Guillén, Michel Queuille, Luis Mariano Casillas, Ander Eceiza eta Koldo Plazas.

Lantalde artistikoa: Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Bilbao eta Beñat Achiary / Koreografia: Adriana Bilbao / Zuzendaritza-laguntzailea: María Ibarretxe / Testuak: Itxaro Borda, Raúl Micó eta Gabriel Aresti / Musika: Beñat Achiary, Guillermo Guillén, Michel Queuille eta Raúl Micó / Zuzendaritza musikala: Beñat Achiary / Eszenografiaren diseinua: Adriana Bilbao eta Fran López del Cerro / Argazkiak: Jass Photography, Jasone Ortiz eta Jon Etxezarraga / Argiztapen diseinua: Álvaro Estrada / Eszenografiaren gauzatzea eta jantzien diseinua: Fran López del Cerro / Jantzigintza: Mariví Redoli / Soinua: Didier Teillagorry / Ekoizpena: Peio Mentxaka, Ezkandrai e Imajik.

Adriana Bilbaoren, Beñat Achiaryren eta Imajiken arteko mugaz gaindiko ekoizpena da.

Argibide gehiagowww.adrianabilbao.com

Dantza

Serrana

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

«HERRI BATEK NEKEZ AHAZTEN DITU BERE JAINKOAK»

“Gure arbasoei, gure nortasunari, gure tradizioari eta SERRANAri buruzko lan zirraragarri baten abiapuntua da Caro Barojaren gogoeta hau.

Serrana zeharkako ikuskizun irekia da, eta Erronkariko Erronkan sakontzen du, bai antropologikoki bai existentzialki.

Hiru pertsonaiek eutsitako dramaturgia XV. mendeko erromantzearekin paraleloan doa, herriak berak bideo formatuan kontatzen digun erromantzearekin batera. Historia XXI. mendeko zerrama bat izan daiteke.

Testurik gabe, lan koreografikoan eta antzerki fisikoan oinarrituta, herri baten identitate kulturalean, oroimenean eta mitoaren sorkuntza kolektiboan oinarritzen da ikuskizuna, funtsezko abiapuntu batekin: Caro Barojaren "herri batek nekez ahazten ditu bere jainkoak".

Ikuskizuna ingurunearen berezko orekarekin hasten da, pertsonaia bakoitza naturako, aireko, uretako, lurreko elementu batekin lotuz, eta gizakiak botere-, abusu- eta adostasun-harremanen bidez pairatzen duen eraldaketan barneratzen eta sakontzen da.

Lur zaporeko ikuskizuna

“Rojo CEREZA” tindatutako ikuskizuna.

https://www.youtube.com/watch?v=7RcpIvoGuLE 

Fitxa artistikoa:

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Ángeles Vázquez Ortega
  • Zuzendarikidea: Juan Antonio Moreno Fernández
  • Musika: Milo ke Mandarini
  • Bideo emanaldiak: Victor Vaquero González de Quevedo
  • Bideo dokumentala: Israel J. Espino
  • Artistak: Clara Ferrao Diz, Alvaro Murillo, Stefano Fabris
  • Zuzendaritza koreografikoa: Ángeles Vázquez
  • Argiak: Juan Antonio Moreno
  • Eszenografia: Juan Antonio Moreno
  • Jantzien diseinua: Ángeles Vázquez
  • Argazkia: Jorge Armestar
  • Aktoreen Trainning: Charo Feria
  • Ekoizpena: Entrearte Al-Badulaque S.L.
  • Koprodukzioa: Kultura, Turismo eta Kirol Saila, Extremadurako Junta
  • Banaketa: Asunción Blanco

 

Dantza

Nunavut

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Noiz utzi genion haurrak izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu?

NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa.

Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilikatzen, zuhaitzik gabeko eremuan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gureadatsak.

Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka bertara itzultzeko bidea…?

 

FITXA ARTISTIKOA

  • Ideia, zuzendaritza, ekoizpena eta banaketa: MYRIAM PEREZ CAZABON
  • Dantza, gorputz adierazpena. Ahotsa + testua. Antzezpena: OLAIA VALLE, LEIRE OTAMENDI, NEREA GURRUTXAGA
  • Musika, ahotsa, soinu-giroa. Testua. Antzezpena.: IDOIA HERNANDEZ “HATXE”, PERU GALBETE
  • Jantziteria eta elementu eszenikoen diseinua eta ekoizpena: CLARA VIRGILI
  • Laguntza artistikoa. Kanpo begirada: OIHANA VESGA, BERTHA BERMUDEZ, IDOIA ZABALETA
  • Soinu teknikaria: IÑIGO EGIA
  • Argazkiak. Kartelen diseinua: NAGORE LEGARRETA
  • Argazkiak. Promoziorako bideo irudiak: ETANOWSKI
  • Banaketarako bideo irudiak: KENSA PRODUKZIOAK