Haur jarduera

Haur jarduera

Ibón magoa

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

Magia ikuskizuna.

Haur jarduera

SARRERAK AGORTUTA / Pirritx, Porrotx eta Marimotots - "Amaren intxaurrak"

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lekua
Bekoerrota kiroldegia

SARRERAK AGORTUTA! Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Dolua igarota,  gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.

Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko… mundu berri bat sortzera goaz!

Haur jarduera

PLOEY

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
Lekua
Gezala Auditoriuma

Árni Ásgeirsson zuzendariaren animazio film jostagarri eta hunkigarri honek txori gazte baten istorio ederra kontatzen du.

Txikienentzako sortua izan bazen ere, familia giroan gozatzeko aproposa da txori maitagarri honen abentura.

Udazkenean, bere familiak emigratzen duen garaian, txoria oraindik ez da hegan egiteko gai. Hori dela eta, Artikoko negua pasatu beharko du, etsai basatiei aurre egin, baita bere buruari ere, hurrengo udaberrian familiarekin bat egiteko. Bidean, espezie askotako lagun berriak egingo ditu, eta haiek lagunduko diote helburua betetzen.

Baina... lortuko al du txoriak familia eta benetako maitasuna ezagutzea?

Haur jarduera

PIRATA ARRATOIA

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
Lekua
Gezala Auditoriuma

Kontuz pirata arratoiarekin! Bide-lapurren artean gozozaleena... Bere zaldiaren gainean, bidean aurkitzen dituen bidaiari guztien janaria lapurtzen du, bera baino maltzurragoa den norbaitekin topo egiten duen arte.
Julia Donaldsonek sortutako primerako istorio dibertigarria.

Haur jarduera

Errege-desfilea

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
Lekua
Lopenetik abiatuta

Haur jarduera

San Silvestre haur krosa

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
Lekua
Gurutze Santuaren plaza

Haur jarduera

"Loops"

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
Lekua
Gezala Auditoriuma

Zig eta Zag, zerbaiten bila dabiltzaten bi pertsonaia dira. Jakingurak mugiarazten ditu. Batak sorbaldan pisu astuna darama, horregatik astiro baina etengabe dabil; besteak ez du ezer eramaten, salbu buru gainean daukan kutxatxo bat, non bere bizipen guztiak gordetzen dituen. Bata esperientzia da, bestea, esperientzia eza. Batak biolontxeloa jotzen du, besteak, txirula…. Munduan zehar birak ematen, topo egingo dute eta topaketa horrek hazarazi egingo ditu, bata hustuko da eta bestea beteko da.

LOOPS denboraren igarotzearen jolasa da, bizitzari, jarraipenaren eta ondarearen ideiari kanta bat. Hori guztia, objektu, zuzeneko musika, txotxongilo eta antzezleren bidez azalduta.

Haur jarduera

"Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa"

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
Lekua
Gezala Auditoriuma

Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gazte bat, Mona Lisarekin maitemintzen da. Lisak etxea galduko du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.

Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da. Berak uste du altxor horri esker konponduko dituela Lisaren arazoak, eta biek batera hasiko dute bidaia, lagunekin elkar hartuta, jakinik ere bidaia ez dela izango batere samurra.

Izan ere, ez dira izango altxorra aurkitu nahi duten bakarrak.